2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

AZKEN SARRERA

Gure eskaparateak Eguberriz jantzi doguz! Eta barruko aldea, ohiko gauza gozoez gain, Euskal Herrian zehar topetan doguzan artisauen lanakaz be bete dogu, opari polit eta originalak eskuratzeko aukerea izan daizuen. Guzti-guztiak dedikazio handiz eginda! Gabonetako opariak erosteko orduan, izan daitezala gure artisauak Olentzerok banatuko dauzen erregaluen egileak!

2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

AZKEN SARRERA

Gaurkoan Eneko Unzalu bitxigilearen lana erakutsi gura deutsuegu. Eneko apur bat gehiago ezagututeko, hona hemen blog batean topau dogun berari buruzko aitamentxoa.
"Forestal ikasi eta bitxigile amaitu du Enekok, baina burua betidanik basoan izan duen gizon honek bere bitxietan irudikatzen du naturari dion maitasuna. Testuretan edo naturako egituretan izaten du abiapuntua. Zerbait gustoko duenean, bere tailerrera ideia horrekin abiatu eta materialarekin hasten da lanean. Hau da bere lanaren hasiera, testura egokia sortu. Ez du marrazkirik egiten eta formaren lanketa honek helmuga desberdinetara eramateko gaitasuna dauka, ideia batekin hasi eta beharbada beste ideia batekin amaitu"




 https://www.facebook.com/zazpihaizetara.arratia/?fref=ts

AZKEN SARRERA

Aste honetan nabarmentzen dogu...
 https://www.facebook.com/zazpihaizetara.arratia/?fref=ts

2015(e)ko azaroaren 22(a), igandea

AZKEN SARRERA

KILIKEN aterkiak barriro gure artean!
Bai, KILIKEN aterkiak Zazpi Haizetarara heldu dira, baina, iaz lez, aurten be kopuru mugatua dekogu. Beraz, aurrekoan KILIKEN barik gelditu bazinen, oraintxe dekozu aukerea aterki polit eta original honeetako bat eskuratzeko, 15 modeloren artean!
*** Argazkietan: Irati / Eguzkilore / Gorbeia


2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

AZKEN SARRERA

Arratiako Altxorra mahai-jokoa Zazpi Haizetaran salgai!
Prezioa: 15.00€

AZKEN SARRERA

Adi arratiarrok!!! LARRETA esnekiak heldu dira Arratiara! Erdu dendara eta probatu etxean egindako esneki paregabeak! Zazpi Haizetaran, poz-pozik, ondoetorria emoten dotsagu gure filosofiagaz bat egiten dauen Larreta baserriari!

Hona hemen informazio apur bat: "Larreta esnekiak Gipuzkoako Orendain herrian kokaturiko Larreta baserrian produzitzen diren jogurt, izozki eta gaztak dira. Fruitu eta osagai naturalenekin, Larreta esnekiak transgenikorik gabe elikatutako behi esnearekin egiten dira eta erabat artisauak dira.

Larreta baserriko biztanleak beti izan dute baserria lanbide eta beti egin dute lan esnearen produkzioan. 2014. urtean esnearekin jogurtak, izozkiak eta gaztak egiten hasi dira eta hauek zuzenean banatu eta merkaturatzen dituzte".

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

AZKEN SARRERA

Gaurkoan aitamen berezia egin gura deutsagu Berriozarreko Patricia A. artisauari. Kakorratz-lan bikainak egiten dauz, koloreak buztartuz maisutasun handiz. Zazpi Haizetarako plazer handia da Patriciaren lana Arratia aldera ekarri ahal izatea!

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

AZKEN SARRERA

HAZIAK Zazpi Haizetaran salgai!!!

"Jimmy Boyd perfume egileak, Euskal Herriaren indarra eta tradizioetan oinarriturik, Haziak esentzia sortu du. Perfume berri hau lortzeko, Gernikako arbolaren ondorengoen hostoak erabili ditu. Prozesu berezia bete du, haritzaren hostoak beratzearen ondorioz lortutako usain goxoa, beste elementu ezberdinekin nahastu ondoren, esentzia ezberdin eta atsegina lortu arte"

AZKEN SARRERA

Bizkaiko Errealkubo estudio-tailer artistikoari ondoetorria emoten deutsagu Zazpi Haizetarara!!!
Berrerabiltzea da euren filosofia eta behar egiteko era.
Arrakadeak, lepokoak eta eraztunak; paparrekoak eta txapak; koadernoak eta orri-markatzaileak... Sormenezko artisautza arrazoizko preziotan!

2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

AZKEN SARRERA

Aste honetan nabarmentzen dogu...
 *** Urriaren 24an Areatzako Euskal Jaian egongo gara! :)

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

AZKEN SARRERA

Sarrera honetan nabarmenenak:

*** Gure esker ona Gorbeia Suzien-en antzolatzaileei Zazpi Haizetara kontuan izateagaitik! 

2015(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena

AZKEN BARRIAK!

JAKIAK: Zein arrautza mota kontsumitzen dozu? 

OTZARAK: Beti arrakastatsua dan oparia! 

ERREZETAK: Gozoak eta azkarrak!
 
EUSKAL JANTZIAK: Gotzone, Matxalen eta Izer euren euskal jantziakaz! (argazkiak hemen

ARTISAUTZA: Gero eta eskaintza zabalagoa! ;)

 ERITXIA: Barri tristea.

Holango barriak benetan tristetu egiten gaitue. Badirudi, barriro be, gu “elikatuz” aberasten diran kate handiak marrazo aseezinen pareko portaera erakusten dabela. Jokoa da ea harrapakina (hau da, kontsumitzailea) nok harrapetan dauen, kosta ahala kosta.
Marrazo biren helburua euren erosketak egiteko orduan tamaina handitu eta prezioak merketzea ei da beste marrazo baten kontra burrukatzeko. Zentzubako borroka honek, baina, ingurugirorako jasangarria ez dan gehiegizko produkzioa bultzatzea dakar, ekoizleei ahalik eta gitxien ordainduz, edo beste herrialde batzuetatik inportatzen dabezan hainbat produkturen kasuan, langileei soldata ziztrinak ezarriz.
Berba batez, marrazo honeek, eta beste batzuk, inposatzen deuskuen natura eta pertsonekiko eredu injustu honek kontsumo arduratsu eta jasangarritik urrundu egiten gaitu. Bai, egia esan, barri tristea da.

2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

AZKEN BARRIAK

JAKIAK: Ezagunak eta ezezagunak!

OTZARAK: Argazki gehiago bildumarako!

ERREZETAK: Lau errezeta igo doguz.
***Aurreko errezeta orria ez dabil ondo, beraz, beste orri bat zabaldu dogu. Ea arazoa konpontzea lortzen dogun!

EUSKAL JANTZIAK: Oraingoan, modelo batzuk eta guzti!

ARTISAUTZA: Danerik apur bat!

*** Euskal Herria Kooperatibako esnea babesteko kanpainarekin jarraitzen dogu. Kontsumitu daigun geure baserrietako esnea!!!
*** ERRIGORA kanpainako olioa harrera ona izaten ari da, beraz, gehiago ekarri beharko dogu! Olio bikaina izateaz gain, badakizue: "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!" Eskerrik asko erostera hurreratu zarien guztioi!!!

Asteburuko gertaera tamalgarrien aurrean, Zazpi Haizetarak bat egiten dau Igorreko Jai Batzordeak ataratako oharragaz:

Domeka goizaldean gertaera nazkagarriak bizi izan doguz. Batetik, kotxe-gidari batek bi pertsona kolpatu eta ihesean joan da; eta bestetik, kutxilloz zauritu bat izan da.
Zaurituei gure besarkadarik beroena.
Kaltea egitera etxetik urtetan dozuenori oharra: eskatu laguntza, zuonak kontsultan dauko tratamendua, ez kalean.
Zoriondu gura doguz festa giroan egonda zaurituak artatu dituezan igorreztarrak. Harro gauz holango auzotarrakaz biziteaz.
Jai Batzordetik gogoratu gura dogu: jaiek gozatuteko dira! Egunerokotasunetik urten eta lagunartean ondo pasetako egunak.
Jaiek herritik eta herrientzako maite doguzelako, segidu parte hartzean eta gozatuten!!

Igorreko Jai Batzordea

2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

AZKEN BARRIAK



 ***

Note for our English-speaking friends: remember you can contact us for further information about any of our goods. We’ll be pleased to get in touch with you! Eskerrik asko! :)


JAKIAK: Errigorako olioa gehi paseo bat Euskal Herritik! 

ELIKADURA BURUJABETZA: Eritxi bi.


OTZARAK: Azken otzarak herriz herri!


ERREZETAK: Errezeta gehiago bildumarako!


EUSKAL JANTZIAK: Jaiak ate joka!


ARTISAUTZA:  Kaxeraz!




Eta gauza gehiago!


*** Zazpi Haizetara denda euskaldunen mapan!


*** Hauxe Itxiar eta Igorrentzako egin dogun ezkontza-oparia! Zorionak, bikote!!! Eta eskerrik asko, Izaskun, enkarguagatik!

2015(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

AZKEN BARRIAK

JAKIAK: ONENA espeziak eta gehiago!

ERREZETAK: Errezeta barriak. Eta, bide batez, gure esker ona adierazo gura deutsagu Dimako Maribeleri, gaileta batzuk ekarri deuskuz eta! Zeeeee gozoak! Maribelek blogean eskegita dagoan Olo eta txokolate-gailetak errezeta egin eta gailetak primeran gelditu jakoz!!! Zorionak, neska! Eta eskerrik asko! :)

  OTZARAK: Gaurkotua.

EUSKAL JANTZIAK: Jantzi barriak ekarri doguz!

ARTISAUTZA: Berriozarreko Las Pitxis motxilak gure artean!... Eta gauza gehiago!

*** Gure oparien eskaintzari beste ideia bat gehitu deutsagu: OPARI EKOLOGIKOA. Argazkietan: 
1) xaboi ekologiko bi + te berdea 
2) infusiƱoa + txokolatea + garagardoa + zimurren kontrako aurpegi krema + xaboia. 




*** Eskolarako amantal barriak jasotzen hasi gara. Iazko esperientzia ikusita, baten bat erosteko asmorik badekozue, ez itxi azken momentura arte hornitze arazorik ez izateko! ;)



2015(e)ko martxoaren 29(a), igandea

AZKEN BARRIAK

Gure 1. urteurrena: Eskerrik asko gure lehenengo urtebetetzea gugaz ospatuteagaitik! Biba zuek!



Eskerrik asko Arkaitz Estiballeseri be jarritako bertsoengatik! Hunkigarriak guretzako!

 Eskerrik asko Joseri argazki eta bideoagatik!

JAKIAK: Gozoak eta gaziak!

ERREZETAK: Errezeta batzuk gehitu doguz.

OTZARAK: Gaurkotua.

EUSKAL JANTZIAK: Zein baino zein politagoa!

ARTISAUTZA: Hainbat argazki igo doguz.

KORRIKAn erakutsiako kemena gugaz gelditu ditela hurrengo KORRIKAra arte! Gora Arratia euskalduna!!! 

Eskerrik asko Joseri bideoagatik!


2015(e)ko martxoaren 15(a), igandea

AZKEN BARRIAK


" Denporatxo bat da haize barria heldu zala Arratiara Euskal Herria lau haizetara zabalduteko. Ago guztietarako produktuak saltzean doguz. Apalak gara eta gure ekoizleakaz zuzeneko tratua lehenesten dogu. Baliteke apur bat arraroak izatea, gure haizeetan ez dalako ez espainolik ezta frantsesik sartzean, lau haizetara zabaldu gura doguna Euskal Herrikoa da eta.
Eta haizeak joan haizeak etorri, gure lehenengo urtetxoa egin eta zuokaz ospatu gura dogu!!! Martiaren 26an, iluntzeko 8etan, hitzordua dekozue Zazpi Haizetaragaz! Erdu tragu eta mokadutxo bat hartzera!
Ohiko bezero (eta konplize) bihurtu zarienoi ESKERRIK ASKO, bihotz-bihotzez, gure ekimena babesteagatik!!! Zuok barik ez gara!
Ondino ezetuten ez gaituzuenok erduzie eta dastatu Euskal Herriko zazpi haizeen zaporeak!"  

 ...

JAKIAK: Txokolatea, txorizoa ala muesli? Zergatik ez hirurak? :)

OTZARAK: Argazki pare bat gehitu dogu.

ERREZETAK: Errezeta batzuk igo doguz blogera: egiteko errezak, baina oso gozoak!

JANTZIAK: Neskatoentzako jantzia eta alkondarea.

ARTISAUTZA: Gaurkotuta.

*** Ezkontza, jaunartze eta bestelako ospakizunetarako detalleak. Ideia batzuk: ezkontza-dirua pertsonalizatua; likore-miniaturak; txokolatezko txokorrak; txokolate pertsonalizatuak; albuma; xaboi pertsonalizatuak... 
Bisitatu gure opariaren txokoa ideia gehiagorako!







2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea

AZKEN BARRIAK

JAKIAK: Handik eta hemendik Euskal Herria arakatzen jarraitzen dogu gure ekoizleen produktuak merezi daben lekura ekarri gurean. Gaurko sarreran nobedade batzuk aurkezten deutsueguz. On egin! ;)

OTZARAK: Gaurkotua.

ERREZETAK: Errezeta batzuk igo doguz blogera. Ea zuen gustukoak diren! 

JANTZIAK: Jantzia estrenatu dogu! 

ARTISAUTZA: Gaurkotua.

KOSMETIKA EKOLOGIKOA: Nafarroako Josenean egiten dauriezan krema ekologiko batzuk ekarri doguz Arratira. Bestalde, xaboi ekologikoak be badekoguz: alternatiba osasuntsua gel industrialen aurrean! ;)  






2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

AZKEN BARRIAK



MARAKAtik mezu hau ailegatu jaku. Animatu eta parte hartu! :)

“ Tokiko kontsumo jasangarriaren inguruko ikerketa bat egiten gabiz Marakan Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegiak programaren barruan (nahi izanez gero, hemen informazio gehiago).

Honen harira, datorren astean sormen tailer bat antolatu dogu, Arratian bertako kontsumo jasangarria bultzatzeko ideiak sortzeko asmotan. Mezu honen bitartez gonbidapena bidaltzen dizuegu datorren otsailaren 18an arratsaldeko 18etan Igorreko Kultur Etxean (ikasgela azpiko gelan) egingo dogun saiora.

Bestalde, Arratiako herritarren kontsumo jasangarriaren inguruko iritziak jasotzen gabiz ikerketan erabiltzeko. Hau dela eta, galdeketatxo bat pasatzen dotzuegu era anonimoan betetzeko. Errez erreza! Hemen linka

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!! “

MARAKA
People Centered Innovation
Pertsonetan Zentratutako Berrikuntza
InnovaciĆ³n Centrada en Personas