2015(e)ko martxoaren 15(a), igandea

AZKEN BARRIAK


" Denporatxo bat da haize barria heldu zala Arratiara Euskal Herria lau haizetara zabalduteko. Ago guztietarako produktuak saltzean doguz. Apalak gara eta gure ekoizleakaz zuzeneko tratua lehenesten dogu. Baliteke apur bat arraroak izatea, gure haizeetan ez dalako ez espainolik ezta frantsesik sartzean, lau haizetara zabaldu gura doguna Euskal Herrikoa da eta.
Eta haizeak joan haizeak etorri, gure lehenengo urtetxoa egin eta zuokaz ospatu gura dogu!!! Martiaren 26an, iluntzeko 8etan, hitzordua dekozue Zazpi Haizetaragaz! Erdu tragu eta mokadutxo bat hartzera!
Ohiko bezero (eta konplize) bihurtu zarienoi ESKERRIK ASKO, bihotz-bihotzez, gure ekimena babesteagatik!!! Zuok barik ez gara!
Ondino ezetuten ez gaituzuenok erduzie eta dastatu Euskal Herriko zazpi haizeen zaporeak!"  

 ...

JAKIAK: Txokolatea, txorizoa ala muesli? Zergatik ez hirurak? :)

OTZARAK: Argazki pare bat gehitu dogu.

ERREZETAK: Errezeta batzuk igo doguz blogera: egiteko errezak, baina oso gozoak!

JANTZIAK: Neskatoentzako jantzia eta alkondarea.

ARTISAUTZA: Gaurkotuta.

*** Ezkontza, jaunartze eta bestelako ospakizunetarako detalleak. Ideia batzuk: ezkontza-dirua pertsonalizatua; likore-miniaturak; txokolatezko txokorrak; txokolate pertsonalizatuak; albuma; xaboi pertsonalizatuak... 
Bisitatu gure opariaren txokoa ideia gehiagorako!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina