2014(e)ko maiatzaren 31(a), larunbata

AZKEN BARRIAK



Azken orduko iruzkina:

Gaurko ETBko albistegian emon daben barri batek poztu gaitu, dendan dekoguzan produktu biri buruz aitamena egin dabe eta: Zudugarai txakolina eta El Caserio de Tafalla gozokiak.
Lehenengoaren kasuan, Getariako Txakolina izendapena daukon txakolin hau Estatu Batuetan indarra hartzen ari diran euskal produktuen artean dago. Bestalde, El Caserio de Tafallari jagokonez (1964-2014), 50 urte betetan dauen urte honetan be hastapenetako filosofiari eusten jarraitzen dau: tradizioa, osagai naturalak eta, eurek esaten daben moduan, “ 50 urte daroagu belaunaldiak lotzen”.
Zorionak bioi!!! :)  

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

AZKEN BARRIAK

KEHRAU taldearen festatxoa ZAZPI HAIZETARAn.

KEHRAU taldeari eskerrak emon gura deutsaguz, disko barriaren aurkezpen-kontzertuaren osteko festatxorako ZAZPI HAIZETARA aukeratzeagatik. Izan be, kontzertu ostean hainbat senide eta lagun batu ginen euskal produktuez osatutako jan-edanaz gozatzeko. Hona hemen hainbat argazki

GOENAGA esnekiak.  

Euskal Jantziak.  

EKIN HARRIARI marka.

Xorokil harrobiari ez!!!

IGITIEren aurkezpena

2014(e)ko maiatzaren 21(a), asteazkena

GAURKOAN:





  • Bariku honetan Kehrau taldearen AUKHERA diskoaren aurkezpena Igorren. CD-a ZAZPI HAIZETARAn salgai (10€). Zorterik onena opa deutsagu talde zoragarri honeri!!!  

2014(e)ko maiatzaren 18(a), igandea

AZKEN BARRIAK



Lerro honeetatik zorterik onena opa gura deutsegu autoenplegurako bidea hautatu daurien Arrigorriagako lau laguni. Herriko Taberna martxan jarri daurie eta aurreko astean ZAZPI HAIZETARAra hurreratu zirean hainbat produkturen bila (eskerrik asko!). Pasatuko gara pote bat hartzean! ;)   

2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

ABARTZUTZAko AZANZA PATXARANA EKARRI DOGU ARRATIRA!

 

2012ko patxaranik onena !!!!


  Aurreko asteko ingeles taldeak dastatu (eskerrik asko! :) eta hauxe eritxia: "patxaran gozoa, erraz edatekoa". Oraindokarren dastatzeko aukerea dago, beraz, zure eritxia emon gura badeuskuzu, zure zain gagoz!