2014(e)ko abuztuaren 31(a), igandea

AZKEN BARRIAK



 Udako parentesiaren ostean, hementxe gagoz barriro be! Oporretan egon zarienoi, ondo etorri etxera! Oraintxe oporrak hartuko dozuezanoi, ondo pasau! Eta, gure moduan, aurten oporrik izan ez dozuenoi, animo!!! Datorren urtean izango da! 

Ea uda osteko lehenengo sarrera hau zuen gustukoa dan! :) 
***

Eskerrik asko, Cindy! 


Eskerrak emon gura deutsaguz Cindy Shaffeld-i (Basque Museum, Boise, Idaho) ZAZPI HAIZETARAri egindako bisitagatik. Cindy, plazer handia izan zan zu ezagutzea. Ea gitxi barru beste bisitatxo bat egiten deuskuzun! 
We want to thank Cindy Shaffeld (Basque Museum, Boise, Idaho) for her visit to ZAZPI HAIZETARA. Cindy, it was a great pleasure to meet you. We hope to see you soon! :)

 

Bide batez, gure bloga bisitatzen ari diran Estatu Batuetako lagunei gure ondoetorririk beroena adierazo gura deutsegu. Eskerrik asko!
We take the opportunity to welcome everyone from the United States who is visiting our blog. It is much appreciated! ;)   
                                                      ...


Euskal garagardoetan aukera zabaltzen!


Bagabilz, apurka-apurka, Euskal Herriko leku ezberdinetako garagardoak Arratira ekarten. Honeek dira momentu honetan ZAZPI HAIZETARAn dekoguzanak:


Urdulizeko Etxeandia
Arrasateko ZerB
Aguraingo Olbea Bock eta Olbea Helles
Getxoko Drunken Bros-en Rosemary eta Karkade
Gasteizko GaragArt-en Gautxori


Gehiagoren bila jarraituko dogu! ;)
 


 ...

Txikiak, baina osasunerako onak!
 ...

Baserriko izozki gozoak!!! 


   
Leaburuko MAHALA baserriak produktu barria atara dau merkatura: baserriko izozkia. Sei zaporetan egiten daurie: hur, kafe, jogurt, txokolate, mailuki eta banilla. Oraingoz, formatu bitan merkaturatzea ebatzi daurie: 120 eta 250 ml. Dastatu gura badozuez, ZAZPI HAIZETARAn dekozuez. Gozoak dira oso!!! 

   ...


... eta irabazlea da ...
 ...

Eskolara buelta! 

 ...

Euskal ikurrak eta EHko Mus Federazioa

2014(e)ko abuztuaren 1(a), ostirala

SARRERA BEREZIA MARILUZEN OMENEZ

Gaur goizean denda zabaldu eta denbora gitxira ZAZPI HAIZETARAren laguna eta bezeroa dan Mariluzek sorpresa gozoa emon dosku, berak etxean egindako bizkotxoa oparitu dosku eta! Dastatu egin dogu eta zera esan behar dogu: sano gozo dagoala!!! Itxura galanta izateaz gain, barrutik harro eta apatza da. Laburbilduta, bizkotxo itzela!!! 

 

Mariluzek errezeta be ekarri dosku zuekaz partekatzeko: hemen dekozue. Eskerrik asko, Mariluz!!! Benetan eskertzen deutsugu!!! :)