2015(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena

AZKEN BARRIAK!

JAKIAK: Zein arrautza mota kontsumitzen dozu? 

OTZARAK: Beti arrakastatsua dan oparia! 

ERREZETAK: Gozoak eta azkarrak!
 
EUSKAL JANTZIAK: Gotzone, Matxalen eta Izer euren euskal jantziakaz! (argazkiak hemen

ARTISAUTZA: Gero eta eskaintza zabalagoa! ;)

 ERITXIA: Barri tristea.

Holango barriak benetan tristetu egiten gaitue. Badirudi, barriro be, gu “elikatuz” aberasten diran kate handiak marrazo aseezinen pareko portaera erakusten dabela. Jokoa da ea harrapakina (hau da, kontsumitzailea) nok harrapetan dauen, kosta ahala kosta.
Marrazo biren helburua euren erosketak egiteko orduan tamaina handitu eta prezioak merketzea ei da beste marrazo baten kontra burrukatzeko. Zentzubako borroka honek, baina, ingurugirorako jasangarria ez dan gehiegizko produkzioa bultzatzea dakar, ekoizleei ahalik eta gitxien ordainduz, edo beste herrialde batzuetatik inportatzen dabezan hainbat produkturen kasuan, langileei soldata ziztrinak ezarriz.
Berba batez, marrazo honeek, eta beste batzuk, inposatzen deuskuen natura eta pertsonekiko eredu injustu honek kontsumo arduratsu eta jasangarritik urrundu egiten gaitu. Bai, egia esan, barri tristea da.