JAKIAK

2015/07/09

 Landako arrautzak. Zazpi Haizetaran aske hazitako oiloen arrautzak edota ekologikoak soilik merkaturatzen doguz, hau da, 0 edota 1 kodedunak.

                                               Boletus Edulis, salduenetarikoen artean!



                                           Oso gozoa frijidu edota egosteko!


                                       Etxanoko ahuntz gaztaia! 


                                                                 Coulant gozoa!!!

                                                                 Etxeko erroskilak!


                                                                      Zuku naturalak!


                                           Bizkaiko sagardoa!
                                                              Sagar-konpota ekologikoa


2015/06/12

Gure kafe bikaina! Oraindino dastatu ez badozu, erdu eta debalde dastatzeko aukerea izango dozu! ;) 


                            Eceiza etxeko tarta! Oso gozoa!!!



 Mungian ekoizten dan Boga garagardoa ekarri dogu Zazpi Haizetarara. Gazte batzuk osatutako kooperatiba dekogu ekimen hau, beraz, gure babesa helduazo gura deutsegu. Animo eta zorte on! ;)



 Barazkizaleak bazarie, Cintruenigon egiten dauriezan etxeko krema honeek dastatu beharrekoak dira! Oso gozoak!!! Berotu eta jan!
 Karrantzako gurina, baserriko esneagaz eginda! 



Bartzelonaren kontra ezin irabazi, baina beti geldituko jaku Sopuertan ekoizten dan Bizkaiko bermut bakarra finalerako edizio berezian! ;)

 Arguedasen prestetan dauriezan artisau-frijitu honeek asko gustetan jakuz! Etxeko osagaiakaz eginda! Transgenikorik Ez ziurtagiria daukie. 



Honeek dozuez Bilboko enpresa batek merkatura atara dauzen likoreak: ginebra, ron eta vodka. Adituen arabera, oso kalitate onekoak. Eta Euskal Herrian destilatuak! Etxerako zein oparituteko aukera ona!

2015/05/17

Bihartik aurrera ERRIGORA kanpainako olioa salgai Zazpi Haizetaran! 




 Erribera Errigora Herrigara

 Nafarroako beste produktu batzuk!
Mendabia


Teilak, Olite
 
Sesamo gailetak, Uxue

Bera

 
Pitillas



 
Txokolatinak, Lizarra

 
Cherry pikilloak, Andosilla

 GIPUZKOA
Arrasate

 
Ibarra


Izozkiak, Leaburu

 ARABA
Odolosteak, Arraia- Maeztu



 

 Artisau-pastak, Urturi

BIZKAIA

Sodupe
Bermuta


Karrantza
BEHENAFARROA

Heleta



2015/04/24

 

                           Espezia puruak, aditibo barik.

LATXA ESNEA kooperatibako gaztaia
 
Lodosako Cooperativa del Campo



 
Txokolatea kanelagaz


 
Gozo-gozoak!!!




2015/03/29




Bokeroiak (oliba olioa) 2.70€

Thate, dastatzeko pack





2015/03/15
 
Aste Santua gozarazoteko prest!

euskal arrazako txarriagaz eginda

muesli ekologikoa




2015/03/01

La Salve garagardoa (Bilbo)

zerbezeza ekologikoa (Sesma, Nafarroa)

ahuntz gaztaia (Ipar Euskal Herria)

artisau frijituak (argazkian: gazta urdin-bolak; Arguedas, Nafarroa)


Ezkurtxerri txistorra. Euskal Herriko 2014ko Txistorra Txapelketako irabazlea (Getaria)

pikillo piperrak, betetako aukeratuak (Lerin, Nafarroa)



2015/02/07
 

 ONENA espeziak.

Orikainen dagoen enpresa honek 1973tik daroa espezia mundua lantzen. Kalitate handiko lehengai garbia, bestelako nahasketa barik, ontzi polit batean! 
ZAZPI HAIZETARAn kanela-hautsa, kanela-zotza, piperrauts gozoa, belar finak eta piperbeltz zuria topatu daikezuz.










KANTXA: basaran-likorea.

Patxaran izendapena izateko graduaziorik ez badeko be, patxaranik onenak adinakoa da. Izan be, gure uste apalean, Euskal Herrian ekoizten dan "patxaran" onenetariko bat zalantza barik!



 








2015/01/04

Kafearen ordezko osasungarria

Txikoria. Jatorria: Zamudio.

2014/10/28

ZAZPI HAIZETARAren gaurko orburu edo alkatxofa eskaintza:


Hiru kontserba-etxetatik ekarri doguz, zuzenean ekoizleengandik gurean ohikoa dan lez. Hirurak, jakina, naparrak! 

Errezetak hemen



2014/10/11

Aukera batzuk sasoi honetan hain preziatua dan jakiaz gozatzeko!
 

Ezkerrean: perretxiko nahasketa. Erdian: kardu-ziza. Eskoian: boletus edulis.





2014/09/24



Ezkirotzen dagoen TUTTI PASTA ENPRESA 1987an jaio zan. Enpresa honetan egiten daben gehiena pasta ultraizoztua izan arren, beste plater batzuk be prestetan dabez, besteak beste, pizzak eta kaneloiak. Produktuak osasuntsu eta orekatuak dira, kontserbatzaile eta koloretzaile barik. TUTTI PASTAk kalitate ziurtagiri bi daukoz: ISO  eta International Food Standard (IFS) maila aurreratuan.

ZAZPI HAIZETARAn okoleaz betetako kaneloiak eta lau pizza-mota dekoguz: Margarita, Gaztaia eta Pernile, Lau Gaztai, eta pizzaren azpia tomateagaz,  norberak gura dauzen osagaiak gehitzeko. 
kaneloiak
pernile_gaztaia

lau gaztai

margarita

pizzaren azpia tomateagaz




Honen harira, hona hemen umeen laguntzagaz prestatu ahal doguzan pizza dibertigarri batzuk.
 


2014/09/13



Bidezko Merkataritzaren bidez merkaturatzen dan produktu solidario bat ekarri dogu dendara: PANELA BIO. Ekimen honetan, dakizuen lez, produktuen ekoizleak dira prozesu osoa kudeatzen dabenak. Bestalde, soldata eta lan-baldintza duinak ziurtatzen dabez.

Panelari buruz zer esan? Adituen arabera, azukrea baino askoz osansuntsuagoa da, ez dalako manipuletan. Lotura honetan informazioa dekozue. 

Badakizue, beraz! Panela solidarioa eta osasuntsua ZAZPI HAIZETARAn topau daikezue. 

 



Hementxe dekozue errezeta pare bat, zeinetan panela erabili zeinkien.
 


2014/08/31



Sarrera honetan, ILARRAK apur bat hobeto ezagutzea proposatu gura deutsuegu. Lekale honen propietateen bila aritu gara sarean eta Sabrina Patok (ekolapiko.net) idatzitako artikulu bategaz topo egin dogu. Hona hemen laburbilduta: 

“ (…) Ilarrak karbohidrato, proteina eta zuntz kopuru handia gordetzen du. Horregatik, ilarrak oso gomendagarriak dira azukre arazoak dituztenentzat: odoleko azukre maila erregulatzen dute. Era berean, kolesterol maila ere kontrolatzen dute; arazo kardiobaskularrei aurre egiteko primerakoak dira, beraz.

Zuntzari esker ere idorreria arazoak saihestu daitezke. Mineral eta oligoelementuak ere ugariak dira ilarretan eta, hortaz, eguneroko nekeari aurre egiteko aproposak dira. Gainera, B1 bitaminari esker animoa altxatzen laguntzen digute, nerbio sistemaren oreka mantenduz.

Haurrentzat aproposak dira oso: magnesio ugari dute ilarrek. Mineral hori garrantzitsua da gaztetxoen hazkundean, proteinak osatzeko beharrezkoa baita. Ilarrak zerealekin konbinatuz gero, adibidez arrozarekin, proteinak osatzeko beharrezkoak diren amino azido guztiak lortzen dira. Aipatu beharra dago hazkunderako garrantzitsuak diren kaltzio, burdin eta fosforo ugari dituztela ilarrek. (…) ”


Ohi legez, errezeta batzuk hemen!


2014/07/31



Aste honetako martitzenean, Massimiliano Martinelli, Massi, Igorrera hurreratu eta berak ekoizten dauen pasta itxi euskun dendan. Massik azaldu euskunez, orain dela 20 urte sanferminetara etorri eta gure artean gelditu zan. Luze berba egin geinke lagun honi buruz, baina hobe bere hitzak irakurri edo entzuten  badozuez. 



Honeek dira ZAZPI HAIZETARAn topau daikezuezan Martinelli pasta-mota ezbardinak, ½ kg-ko paketetan, integrala zein zuria:





 



Eta, zelan ez, hona hemen errezeta batzuk!  :)



2014/07/19  (1)

Gaurko honetan, euskal sukaldaritzan hain erabilia, eta estimatua, dan piper txorizeroa edo sikua lerro honeetara ekarri gura dogu. Dakizuen lez, guretzat  ezagunak diran plater asko prestetako erabilten da: bizkaitar saltsa; marmitakoa; arrain zopa; sukalkia; patatak errioxar erara, ... Bestalde, hestebeteak egiteko be erabilten da: txorizoa, saltxitxak, ...
 
ZAZPI HAIZETARAn poteetan saltzen dan mamia dekogu. Alde batetik, Bizkaiko Laneko Kooperatibak merkaturatzen dauena,  eta bestetik, Cintruénigotik (Nafarroa) ekarri dogun Camporel etxekoa. Oso gozoak biak, baina bietako bat aukeratu behar izanez gero, bigarrena bereziki ona iruditzen jakula aitortu behar dogu.  Gainera, potearen tamaina gehi prezioa kontuan hartuta, Camporel etxekoa oso gomendagarria iruditzen jaku. 
Camporel: 125 gr /2.30€ - Laneko: 70 gr/2.60€

Zestoako Basatxerri txorizoa be topau zeinkie, piper txorizeroagaz eginda.

 
Hementxe dekozuez piper txorizeroagaz prestau zeinkiezan errezeta batzuk. Gozatu! :) 


 ...
(2)



Bai! %100 Basque eta oso gozoa gainera! ZerB garagardoaren egileak ezetuteko aukerea izan eta euren zerbeza Arratira ekarri dogu. Fede emoten dogu sano gozoa dala eta ez guk geuk soilik diñogulako, dastatu dozuenok be holan jakinarazo deuskuzuelako baino. Beraz, pozarren gagoz Arrasatetik jatorkun garagardo honegaz. Bide batez, ZerB-ko Nerea Makazagari gure esker ona adierazo gura deutsagu  egin deuskun hartuera beroagatik. Eskerrik asko, Nerea! 


ZerB hotz bategaz, garagardo hau eta ZAZPI HAIZETARAren arteko alkarlana oparoaren alde topa egiten dogu! 


2014/07/07



Ez dakigu zuenean, baina gurean, sikeran, dilistak edo lentejak txorizoa eta buzkantz ederrak lagunduta jan ohi doguz. Ha ta guzti be, era askotan prestatu ahal dira, kaloria gitxiagoko platerak lortuz. 

Gaurkoan, hiru errezeta proposatu gura deutsueguz: entsalada bi alde batetik, eta dilista-hanburgesak  bestetik.



Lehengai nagusiari jagokonez, ZAZPI HAIZETARAn Nafarroatik ekarten doguzan lenteja honeek topau zeinkiez:
 
 
Ubidea, Bera


 
Dmarco, Miranda Arga

 
El Alcaravan (ekologikoa), Arguedas



2014/06/27

Gaurko sarrera honetan dendan dekogun arrozari buruz berba egin gura deutsuegu.

ARROZ DE NAVARRA markaren bidez, Nafarroako soloetan hazten dan  Guadiamar motako arrozik onena komerzializatzen da. Arroz bikaina da paella zein entsaladetarako. Paellarako dana borobiltxoagoa da; entsaladarako, barrez, luzetxoagoa. Bata zein bestea ez dira trinkotzen; alderantziz, solte geratzen dira, itxura zein zapore gozoagaz. Dastatzen dauenak errepikatzen dauela fede emoten dogu! 



1.59€

1,59€

 









Arroz honez gain, Arguedasetik zuzenean ekarten dogun mota biko arroz ekologikoa be badekogu: borobila eta integrala. Arroz hau Bardeetako Parke Naturalean hazten daurie. Izena: El Alcaravan.





Ezetz asmatu zein dan gaurko errezeten osagai nagusia? ;)




2014/06/17

Aste honetan Urdulizeko Etxeandia artisau-garagardo etxea bisitatzeko aukerea izan dogu. Bide batez, hainbat garagardo mota ekarri dogu Arratia aldera ;)


 Bestalde, Gatikako Etxebarria sagardoa barriro ekarri behar izan dogu dendara, oso harrera ona izan daualako. Ez da harritzekoa, sano gozoa da eta! 




 Hementxe dekozue sagardoa osagai daukon errezeta pare bat. On egin! :)


...

2014/06/09


Gaurkoan, Martiko enpresaren produktu batzuk blogera ekarri gura doguz. Enpresa nafar honek 25 urte baino gehiago daroa ahatekia ekoizten eta merkaturatzen. Martikon produktuen trazabilitate osoa kontrolatzen dabe, beraz, ekoizten dauriezan jakien kalitatea ziurtatzeko moduan dagoz.


Dendan produktu honeek topau ahal dozuez. Ea zuen gustukoak diran!


3.50€

3.35€

4.65€. Mi cuit Delicious!

1.25€


3.60€


Hona hemen produktu honeekaz prestatu ahal direzen errezeta errez batzuk.



 ...


2014/06/01



Aste honetan, Karrantza bailaratik ekarten doguzan produktu batzuei buruz idaztea erabaki dogu:  Matxako etxeko produktuak.

Matxakon gozogintza lantzen dabe era tradizionalean. Egiten dauriezan produktuak %100 naturalak dira, ez baitabe kontserbatzailerik erabilten, ezta koloretzailerik be.

Bereziki aitagarriak dira egiten dauriezan gurinezko pastak: Itzelak!  
 



 Erroskilak be sano gozoak dira.







Aste honetan Matxakoren te-pastak be dendan izango doguz.






Produktu honeez gain, euren produktuak egiteko erabilten dauriezan urune eta ogi birrindua be dendan dekoguz. 





Gozogintzaz berbetan, hona hemen pastel klasiko baten errezeta: euskal pastiza

...



2014 maiatzaren 26an

Gaurkoan GOENAGA esnekiei buruz berba egin gura deutsuegu. Jogurt honeek dagoeneko dastatu dozuezanok badakizue sano gozoak dirala; gozoak eta osasuntsuak.
Goenaga familiak bere behien esnea baino ez dau erabilten eta produktuen elaborazio-prozesu osoa kontrolatzen dau. Behien elikadura zaintzen dabe eta ez daurie substantzia aditiborik erabilten, ezta kontserbatzailerik be.  Berba batez, etxean egindako jogurtak modu tradizional eta naturalean.  

GOENAGA jogurrak formatu honeetan topatu ahal dozuez ZAZPI HAIZETARAn.

4 x 125 gr = 2.40€


720 gr = 3.50€










                    





Jogurtaz gain,  Goenagatarrak gurin tradizionalak baino koipe gutxiago dekon produktua egiten daurie. Esnegain Krema izendatu behar izan daurie; zergatik? Hona hemen Goenaga familiak berak kontatu deuskuna: “gurin” hitza ezin izan diogu jarri etiketan, “gurin” hitza erabiltzeko gutxieneko %82 koipe behar duelako izan, eta gureak %70 ingurukoa du. Horregatik, koipe gutxiago duenez, arinagoa da”.
 

Gurina edo krema, krema edo gurina, dastatu dogunok bat gatoz: produktu bikaina da!

2.40€

Donostiatik ekarri behar dogunez, enkarguz egiten dogu, beraz, interesatuta egonez gero, esan eta ekarriko deutsugu ;)



2014ko maiatzaren 22an



Itzel gozoak dira Noaineko CHANDON enpresak egiten dauzen frijituak. ZAZPI HAIZETARA zabaldu gendunean, hainbat ekarri genduzan eta euren kalitateak harritu gintuen: gozo-gozoak dira!  
Gaur beste sorta bat jaso dogu: paparra bexamelagaz eta pernile eta gazta-frijituak. Bandejeak  500-600 gr-koak dira. 





 Frijitu honeekaz eta entsalada honegaz menua eginda!  




2014ko maiatzaren 18an

Asteburu honetan Bermeoko Arrain Azoka bisitatu eta asko gustatu jakuzan Urdaibai kontserbagilearen OLAIA antxoak Arratira ekarri  doguz. Ziur gagoz zuen gustukoak izango direla!

 


Formatua: kristalezko potea
Pisu garbia: 110 gr.
Pisu xukatua: 55 gr.
Unitateak: +-22 xerra








Bide batez, orri nagusian jarri dogun ERREZETAK izeneko erlaitzean antxoa-errezeta erraza  topatuko dozu :)

...


Bai, egun batzuetan eskaparatean dekogun futbol-zelaia “jokalari “barik izan arren, gugaz dekoguz barriro be hainbeste gustetan jakuzan ZURI-GORRIAK. Betiko laukoa ekarri dogu:  gazta, ardi-gazta, foie eta atunez beteak. Eskaera eginda dekozuenok pasau dendatik gura dozuenean. Eskerrik asko.






 ZAZPI HAIZETARAn Euskal Herri osotik ekarritako produktuak topatuko dozuz preziorik lehiakorrenetan.
*** Gaurkoan produktu batzuk aurkezten deutsuguz; apurka-apurka, produktu gehiago ekarriko dogu blog-era.
*** SP = salduenetariko produktua

...

EUSKAL HERRIA esnea
  0.90€   ***SP 


Landa-arrautza
  1.45€  ***SP   
                                                                       

                                                                   
Bizkaiko Sagardoa
   2.80€
Arabako buzkantza
  1.55€   ***SP

 
Nafarroako arroza


1.55€   ***SP 


Bermeoko kontserbak

 1.99€


BASATXERRI patea

 2.65€



DITARE, Zornotzako kafe bikaina!
*** SP.  Dendan dastatu ahal dozu.

 250gr-ko paketea 3.20€



Basaburua, Nafarroa


2.80€


Erremolatxa EKOLOGIKOA
 1.85€ 


zigarrotxoak

4-5 unitateko paketea 1.00€


    

El Caserio de Tafalla
  1.50€



ETXENIKE Rilletes de Canard
 2.65€ 

   
GOENAGA esnekiak, Donostia
 4x125g 2.40€  
 720 ml-ko potea  3.50€
 ***SP

Arabako lekaleak


***SP
garbantzuak 1.80€ kg
baba arrozina 3.95€ kg
baba pintoa 6.15€ kg
*** Arguedasetik (NA) ekarritako lekale ekologikoak be badekoguz.



                                                                             
Leyre, Nafarroa
   ***  SP    1.69€

MAHALA jogurtak
  1.99€
***  SP
                               

                    
SANTIAGUITO (malvavisco) karameluak
         100 gr-ko paketea   
1.70€


MARRAKA pasta
 ***SP. Arratiko produktua
 2.00-2.50€


                                                                 
***SP
1/2 kg poltsa     4.50€


ROSARA mousses

2.99€



  
Nafarroako gatza

                                       
 ***produktu BIO  
1.99€
                                                                     
Gatzatuz betetako txokolatea

                     
***SP            3.25€

                     
Aurrez prestatuak

 menu   zabala 

           
 


  oliba olioa 0,4  2.99€
                   

Arabako ardaoa
 ***SP
 *** Zilarrezko domina Bordele 2012 
KUTTUNA  Candido Besa upategi  7.65€


Baxe Nafarroako gaztaia

5.40€

ALZOLA ura

1.5l  0.45€

Gominolak (Andosilla, NA)
           ***SP 110 gr-ko poltsa     0.75€
                                        








                        

                                      



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina