2015(e)ko martxoaren 29(a), igandea

AZKEN BARRIAK

Gure 1. urteurrena: Eskerrik asko gure lehenengo urtebetetzea gugaz ospatuteagaitik! Biba zuek!



Eskerrik asko Arkaitz Estiballeseri be jarritako bertsoengatik! Hunkigarriak guretzako!

 Eskerrik asko Joseri argazki eta bideoagatik!

JAKIAK: Gozoak eta gaziak!

ERREZETAK: Errezeta batzuk gehitu doguz.

OTZARAK: Gaurkotua.

EUSKAL JANTZIAK: Zein baino zein politagoa!

ARTISAUTZA: Hainbat argazki igo doguz.

KORRIKAn erakutsiako kemena gugaz gelditu ditela hurrengo KORRIKAra arte! Gora Arratia euskalduna!!! 

Eskerrik asko Joseri bideoagatik!


2015(e)ko martxoaren 15(a), igandea

AZKEN BARRIAK


" Denporatxo bat da haize barria heldu zala Arratiara Euskal Herria lau haizetara zabalduteko. Ago guztietarako produktuak saltzean doguz. Apalak gara eta gure ekoizleakaz zuzeneko tratua lehenesten dogu. Baliteke apur bat arraroak izatea, gure haizeetan ez dalako ez espainolik ezta frantsesik sartzean, lau haizetara zabaldu gura doguna Euskal Herrikoa da eta.
Eta haizeak joan haizeak etorri, gure lehenengo urtetxoa egin eta zuokaz ospatu gura dogu!!! Martiaren 26an, iluntzeko 8etan, hitzordua dekozue Zazpi Haizetaragaz! Erdu tragu eta mokadutxo bat hartzera!
Ohiko bezero (eta konplize) bihurtu zarienoi ESKERRIK ASKO, bihotz-bihotzez, gure ekimena babesteagatik!!! Zuok barik ez gara!
Ondino ezetuten ez gaituzuenok erduzie eta dastatu Euskal Herriko zazpi haizeen zaporeak!"  

 ...

JAKIAK: Txokolatea, txorizoa ala muesli? Zergatik ez hirurak? :)

OTZARAK: Argazki pare bat gehitu dogu.

ERREZETAK: Errezeta batzuk igo doguz blogera: egiteko errezak, baina oso gozoak!

JANTZIAK: Neskatoentzako jantzia eta alkondarea.

ARTISAUTZA: Gaurkotuta.

*** Ezkontza, jaunartze eta bestelako ospakizunetarako detalleak. Ideia batzuk: ezkontza-dirua pertsonalizatua; likore-miniaturak; txokolatezko txokorrak; txokolate pertsonalizatuak; albuma; xaboi pertsonalizatuak... 
Bisitatu gure opariaren txokoa ideia gehiagorako!







2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea

AZKEN BARRIAK

JAKIAK: Handik eta hemendik Euskal Herria arakatzen jarraitzen dogu gure ekoizleen produktuak merezi daben lekura ekarri gurean. Gaurko sarreran nobedade batzuk aurkezten deutsueguz. On egin! ;)

OTZARAK: Gaurkotua.

ERREZETAK: Errezeta batzuk igo doguz blogera. Ea zuen gustukoak diren! 

JANTZIAK: Jantzia estrenatu dogu! 

ARTISAUTZA: Gaurkotua.

KOSMETIKA EKOLOGIKOA: Nafarroako Josenean egiten dauriezan krema ekologiko batzuk ekarri doguz Arratira. Bestalde, xaboi ekologikoak be badekoguz: alternatiba osasuntsua gel industrialen aurrean! ;)