ERREZETAK 2


                              

ERREZETA: GAZTAZKO TULIPAK

OSAGAIAK
-         1 poltsa gazta birrindua
-         Sukalderako paper begetala
Berotu labea 200ºtan. Ipini papera laberako azpil batean eta, gainean, gaztaren laurdena zirkulu bat eginaz. Sartu labean, erdiko altueran. 4-5 minutu beranduago, gorritzen hasten dela ikusiko dugu. Hartu edalontzi bat eta jarri ahoz behera. Atera gazta espatula baten laguntzaz eta ipini edalontziaren gainean. Eman forma pixka bat eta utzi hozten. Hotz dagoenean, kendu edalontzia eta tulipa prest izango duzu nahi duzunarekin betetzeko (okela, pasta, atuna, barazkiak…).

                                








ERREZETA: HOSTOREZKO PALOTXOAK GAZTA ETA HAZIEKIN
 
OSAGAIAK
250 gr hostore
200 gr gazta birrindua
Entsaladarako haziak
2 arrautza
 

Zabaldu hostorea arrabolaren laguntzaz (1/2 cm-ko lodiera ). Moztu aizto batekin 1 cm-ko zabalera eta 5 cm-ko lodierako tirak. Irabiatu arrautzak. Nahasi gazta eta haziak. Sartu tirak arrautzetan eta, gero, pasatu gazta/hazien nahasketatik. Ipini laberako azpil batean (laberako paper gainean) .  Egin labean 15 minutuz, gorritu arte. Bero edo hotz zerbitzatu daitezke.





ERREZETA: IRASAGAR MOKADUAK  GAZTA BIRRINDUAREKIN

OSAGAIAK
-         Irasagarra
-         Gazta birrindua 
Egin bolak edo karratutxoak irasagarrarekin eta pasatu gazta birrindutik. Oso gozoak postrerako edo txerrikiari laguntzeko!


ERREZETA: KALABAZIN ERREAK TOMATE ETA GAZTA BIRRINDUAREKIN
 
OSAGAIAK
-         2 Kalabazin
-         350 gr etxeko tomate
-         Gurina
-         250 -300 gr gazta birrindua
-         Idiazabal gazta (edo gustuko beste bat)
Kendu muturrak kalabazinei, zuritu  eta moztu luzera (4-5 zati). Lapiko batean, ipini ura gatzarekin eta, irakiten hasten denean, sartu kalabazina eta egosi  8-10 minutuz gehienez. Atera uretatik eta utzi ura galtzen iraztontzi baten. Berotu laba 200ºtan. Igurtzi gurinaz labarako ontzi bat. Hautseztatu gazta birrinduarekin eta ipini geruza bat kalabazin. Bota gainetik geruza bat gazta birrindu; beste geruza bat kalabazin. Bete hutsuneak Idiazabal zatitxoekin. Estali tomatearekin eta ipini beste geruza bat gazta birrindu. Ipini gurin zatitxo batzuk. Sartu labean 25 minutuz edo (zure gustua gorrituta dagoenean, atera labatik).
 


ZAZPI HAIZETARA
Euskal Herriko ekoizleen aldeko ekimena da.
*Tokian tokikoan pentsatu; tokian tokikoa kontsumitu"

_________________._________________________.___________________.________________
 


TOMATE, ORBURU ETA HEGALUZE ENTSALADA

OSAGAIAK
4 tomate entsaladarako
6 cherry tomate
1 pote orburu
1 lata hegaluze (200 gr) eskabetxean   

2 errefautxo
Oliba olioa, ozpina eta gatza

Moztu entsaladarako tomateak xerratan eta ipini azpil batean. Bota pixka bat gatz eta sartu hozkailuan 30 minutuz. Atera ondoren, ipini tomate xerrak entsaladarako azpil batean eta gorde tomateek bota duten ura. Moztu cherry tomateak xerratan eta orburuak erditik, eta ipini azpilean. Gehitu hegaluzea puskatan. Moztu errefautxoak xerratan eta gehitu entsaladari. Bota gatza. Nahasi olioa, tomateen ura eta ozpina, eta ondu entsalada nahasketa honekin. On egin!
 



              ARRAUTZA ETA URDAIAZPIKO PIZZA AZKARRA

OSAGAIAK
1 Tutti Pasta pizza azpia tomatearekin
3-4 arrautza
1 pote espinaka egosia              
Gazta birrindua                                         

Urdaiazpiko serranoa
Gatza eta piperbeltza zuria


Berotu labea 180ºtan. Jarri pizzaren azpia laberako azpil batean. Kendu ura espinakei eta zabaldu pizzaren gainetik. Puskatu arrautzak espinaken gainean. Bota gatza eta piperbeltza. Zabaldu gazta birrindua arrautzen inguruan eta sartu labean arrautzak egin arte. Pizza labetik atera baino minutu pare bat lehenago, zabaldu zati batzuk urdaiazpiko pizzaren gainetik. Atera labetik eta zerbitzatu. 



                         SALTXITXA ETA HIRUGIHAR PASTELA
OSAGAIAK
225 gr irin
500 ml esne
3 arrautza
Erramua (aukeran)
Perrexila edo belar finak
Saltxitxak (Frankfurt edo antzekoak)       

Hirugiharra
Tomate mermelada
Pikillo mermelada edo pikillo saltsa
Oliba olioa eta gatza

Ipini irina ontzi batean eta gehitu gatza eta esnea. Gehitu arrautzak eta irabiatu dena ondo. Utzi beheratzen 30 minutuz eta, jarraian, gehitu erramua eta perrexila edo belar finak. Berotu labea 220ºgradutan. Bitartean, batu saltxitxa bakoitza hirugihar xerra batean. Bota olioa laberako ontzi batean eta sartu labean berotu dadin. Olioa ketan dagoenean, atera ontzia kontuz erre ez zaitezen, eta ipini beheratzen izan duzun nahasketa. Ipini saltxitxak eta sartu labean 20 minutuz.

Zerbitzatzeko orduan: ipini platerean zati bat pastel eta, ondoan, koilarakada bana tomate eta pikilo mermelada.



                                  TXOKOLATE ETA GAILETA TARTA AZKARRA

OSAGAIAK

200 gr Urrutia sesamo-gaileta integrala

100 gr gurin + beste 25 gr

200 gr txokolate beltz (gutxienez, %70 kakao)    

200 gr esne-gain harrotzeko

Apaintzeko: txokolate zatitxoak edota koloretako txokolatezko fideoak

 

Bigundu gurina. Birrindu gailetak eta nahasi gurinarekin (100 gr) ore trinkoa lortu arte. Ore honekin tartarako ontzia forratuko dugu. Izozkailuan sartuko dugu betegarria prestatzen dugun bitartean.


Ipini esne-gaina lapiko batean eta berotu (ez utzi irakiten). Atera sutatik eta gehitu txokolatea eta 25 gr gurin. Irabiatu ondo txokolatea urtu arte. Atera moldea izozkailutik eta bota txokolatea. Apaindu txokolate zatitxo batzuekin eta sartu hozkailuan zerbitzatu arte.


***Lotura honetan Irene Bilbaok pasatu deuskun errezeta gozoa topauko dozue. Eskerrik asko, Irene! 




                              ERREZETA: BAMI GORENG (Indonesiako platera)
OSAGAIAK
 ½ kg pasta (zintak)
-    1 tipuleta
-    1 oilasko papar tiratan moztuta
-    3 baratxuri
-    200 gr aza
-    200 gr de ganba (zurituak)              
-    1 koilarakada panela
-    2 koilarakada soja saltsa
-    1 edalontzi oilasko salsa edo ura
-    Oliba olioa
Berotu olioa wok-ean (wok ez baduzu, erabili zartagin sakon bat). Bota gatza oilaskoari eta frijitu. Txiki -txiki egin tipula eta baratxuriak, eta bota wok-era. Moztu aza juliana eran eta bota wok-era. Gehitu ganbak eta bota gatza, panela eta soja. Gehitu salda eta egosi 5 minutuz. Ziurtatu gatz puntua. Egosi pasta beste lapiko batean ohiko moduan. Kendu ura eta bota wok-era. Egin dena batera minutu pare batez eta zerbitzatu.

       ERREZETA: URDAIAZPIKO ETA GAZTA KREPAK, BEXAMELAREKIN
OSAGAIAK:
-    2 arrautza
-    4 koilarakada irin
-    1 edalontzi esne
-    gatza
-    1 zati gazta (hobe erdi ondua)   
-    York urdaiazpiko xerratan
-    gurina
-    Bexamela
Irabiatu arrautzak irin, esne eta gatzarekin. Sartu hozkailuan ordu erdiz. Bitartean, prestatu bexamela zati bat gazta botaz. Ziurtatu gazta urtzen dela. Moztu gainerako gazta xerratan.
Egin krepak hozkailuko nahasketarekin, pixka bat gurin zartaginean botata. Bete krepak gazta eta urdaiazpiko xerra bana erabiliz. Biribildu eta estali bexamelarekin. Azkenik, gorritu labean. 


                                ERREZETA: IZAR -ZOPA ALMEJEKIN
OSAGAIAK:
-    ½ kg almeja
-    Perrexila
-    Izar-zopa
-    1 tipula
-    1 baratxuri                     
-    irina
-    piperrauts gozoa
 -    txakolina
-    oliba olioa
-    piperbeltz zuria
Zabaldu almejak lurrunetan bi koilarakada olio, edalontzi erdi ur eta koilarakada bat perrexil. Zabaldu ostean, atera almejak eta iragazi salda.Frijitu tipula eta baratxuria txiki eginda. Gehitu koilarakada 1 irin eta, sutatik kanpo, piperrauts pixka bat. Bota txorrotada bat txakolin, litro bat ur (edo arrain salda), almejen salda, eta irakin. Bota zopa eta, egosita dagoenean, gehitu almejak. Eman irakinaldi bat eta bota piperbeltza.

                                          ERREZETA: ETXEKO BIZKOTXOA
OSAGAIAK:
-    5 arrautza
-    1 katilukada irin
-    1 katilukada panela      
-    200 gr gurin
-    Limoi baten azala, arraspatuta
-    5 koilarakadatxo arrasa legamia

Banandu gorringoak eta zuringoak. Irabiatu zuringoak trinkotu arte. Gorde. Irabiatu ondo gorringoak panelarekin. Gehitu irina, legamia, gurina (pixka bat bigunduta), limoiaren azala eta, azkenik, zuringo irabiatua. Kontuz nahasi. Laberako ontzia koipeztatu gurinarekin eta bota irina. Ipini nahasketa eta sartu labean (160º/50-60 minutuz).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina