2014(e)ko abuztuaren 1(a), ostirala

SARRERA BEREZIA MARILUZEN OMENEZ

Gaur goizean denda zabaldu eta denbora gitxira ZAZPI HAIZETARAren laguna eta bezeroa dan Mariluzek sorpresa gozoa emon dosku, berak etxean egindako bizkotxoa oparitu dosku eta! Dastatu egin dogu eta zera esan behar dogu: sano gozo dagoala!!! Itxura galanta izateaz gain, barrutik harro eta apatza da. Laburbilduta, bizkotxo itzela!!! 

 

Mariluzek errezeta be ekarri dosku zuekaz partekatzeko: hemen dekozue. Eskerrik asko, Mariluz!!! Benetan eskertzen deutsugu!!! :)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina