2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

AZKEN BARRIAK



MARAKAtik mezu hau ailegatu jaku. Animatu eta parte hartu! :)

“ Tokiko kontsumo jasangarriaren inguruko ikerketa bat egiten gabiz Marakan Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegiak programaren barruan (nahi izanez gero, hemen informazio gehiago).

Honen harira, datorren astean sormen tailer bat antolatu dogu, Arratian bertako kontsumo jasangarria bultzatzeko ideiak sortzeko asmotan. Mezu honen bitartez gonbidapena bidaltzen dizuegu datorren otsailaren 18an arratsaldeko 18etan Igorreko Kultur Etxean (ikasgela azpiko gelan) egingo dogun saiora.

Bestalde, Arratiako herritarren kontsumo jasangarriaren inguruko iritziak jasotzen gabiz ikerketan erabiltzeko. Hau dela eta, galdeketatxo bat pasatzen dotzuegu era anonimoan betetzeko. Errez erreza! Hemen linka

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!! “

MARAKA
People Centered Innovation
Pertsonetan Zentratutako Berrikuntza
Innovación Centrada en Personas

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina