2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

AZKEN SARRERA

Adi arratiarrok!!! LARRETA esnekiak heldu dira Arratiara! Erdu dendara eta probatu etxean egindako esneki paregabeak! Zazpi Haizetaran, poz-pozik, ondoetorria emoten dotsagu gure filosofiagaz bat egiten dauen Larreta baserriari!

Hona hemen informazio apur bat: "Larreta esnekiak Gipuzkoako Orendain herrian kokaturiko Larreta baserrian produzitzen diren jogurt, izozki eta gaztak dira. Fruitu eta osagai naturalenekin, Larreta esnekiak transgenikorik gabe elikatutako behi esnearekin egiten dira eta erabat artisauak dira.

Larreta baserriko biztanleak beti izan dute baserria lanbide eta beti egin dute lan esnearen produkzioan. 2014. urtean esnearekin jogurtak, izozkiak eta gaztak egiten hasi dira eta hauek zuzenean banatu eta merkaturatzen dituzte".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina