Adi
arratiarrok!!! LARRETA esnekiak heldu dira Arratiara! Erdu dendara eta
probatu etxean egindako esneki paregabeak! Zazpi Haizetaran, poz-pozik,
ondoetorria emoten dotsagu gure filosofiagaz bat egiten dauen Larreta
baserriari!
Hona hemen informazio apur bat: "Larreta
esnekiak Gipuzkoako Orendain herrian kokaturiko Larreta baserrian
produzitzen diren jogurt, izozki eta gaztak dira. Fruitu eta osagai naturalenekin, Larreta esnekiak transgenikorik gabe elikatutako behi esnearekin egiten dira eta erabat artisauak dira.
Larreta baserriko biztanleak beti izan dute baserria lanbide eta beti
egin dute lan esnearen produkzioan. 2014. urtean esnearekin jogurtak,
izozkiak eta gaztak egiten hasi dira eta hauek zuzenean banatu eta
merkaturatzen dituzte".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina