ERREZETA: GAZTAZKO TULIPAK
OSAGAIAK
-
1 poltsa gazta birrindua
-
Sukalderako paper begetala
Berotu labea 200ºtan.
Ipini papera laberako azpil batean eta, gainean, gaztaren laurdena zirkulu bat
eginaz. Sartu labean, erdiko altueran. 4-5 minutu beranduago, gorritzen hasten
dela ikusiko dugu. Hartu edalontzi bat eta jarri ahoz behera. Atera gazta espatula
baten laguntzaz eta ipini edalontziaren gainean. Eman forma pixka bat eta utzi
hozten. Hotz dagoenean, kendu edalontzia eta tulipa prest izango duzu nahi
duzunarekin betetzeko (okela, pasta, atuna, barazkiak…).
ERREZETA: HOSTOREZKO PALOTXOAK
GAZTA ETA HAZIEKIN
OSAGAIAK
250
gr hostore
200
gr gazta birrindua
Entsaladarako
haziak
2
arrautza
Zabaldu
hostorea arrabolaren laguntzaz (1/2 cm-ko lodiera ). Moztu aizto batekin 1
cm-ko zabalera eta 5 cm-ko lodierako tirak. Irabiatu arrautzak. Nahasi gazta
eta haziak. Sartu tirak arrautzetan eta, gero, pasatu gazta/hazien
nahasketatik. Ipini laberako azpil batean (laberako paper gainean) . Egin labean 15 minutuz, gorritu arte. Bero
edo hotz zerbitzatu daitezke.
ERREZETA: IRASAGAR MOKADUAK GAZTA BIRRINDUAREKIN
OSAGAIAK
-
Irasagarra
-
Gazta birrindua
Egin bolak edo
karratutxoak irasagarrarekin eta pasatu gazta birrindutik. Oso gozoak
postrerako edo txerrikiari laguntzeko!
ERREZETA: KALABAZIN ERREAK
TOMATE ETA GAZTA BIRRINDUAREKIN
OSAGAIAK
-
2 Kalabazin
-
350 gr etxeko tomate
-
Gurina
-
250 -300 gr gazta birrindua
-
Idiazabal gazta (edo gustuko beste bat)
Kendu muturrak kalabazinei, zuritu
eta moztu luzera (4-5 zati). Lapiko batean, ipini ura gatzarekin eta,
irakiten hasten denean, sartu kalabazina eta egosi 8-10 minutuz gehienez. Atera uretatik eta
utzi ura galtzen iraztontzi baten. Berotu laba 200ºtan. Igurtzi gurinaz
labarako ontzi bat. Hautseztatu gazta birrinduarekin eta ipini geruza bat
kalabazin. Bota gainetik geruza bat gazta birrindu; beste geruza bat kalabazin.
Bete hutsuneak Idiazabal zatitxoekin. Estali tomatearekin eta ipini beste
geruza bat gazta birrindu. Ipini gurin zatitxo batzuk. Sartu labean 25 minutuz
edo (zure gustua gorrituta dagoenean, atera labatik).
ZAZPI HAIZETARA
Euskal Herriko ekoizleen aldeko ekimena da.
*Tokian tokikoan pentsatu;
tokian tokikoa kontsumitu"
|
TOMATE, ORBURU ETA
HEGALUZE ENTSALADA
OSAGAIAK
4 tomate
entsaladarako
6 cherry tomate
1 pote orburu
1 lata hegaluze
(200 gr) eskabetxean
2 errefautxo
Oliba olioa, ozpina
eta gatza
Moztu entsaladarako
tomateak xerratan eta ipini azpil batean. Bota pixka bat gatz eta sartu
hozkailuan 30 minutuz. Atera ondoren, ipini tomate xerrak entsaladarako azpil
batean eta gorde tomateek bota duten ura. Moztu cherry tomateak xerratan eta
orburuak erditik, eta ipini azpilean. Gehitu hegaluzea puskatan. Moztu
errefautxoak xerratan eta gehitu entsaladari. Bota gatza. Nahasi olioa,
tomateen ura eta ozpina, eta ondu entsalada nahasketa honekin. On egin!
ARRAUTZA ETA URDAIAZPIKO PIZZA AZKARRA
OSAGAIAK
1 Tutti Pasta pizza azpia
tomatearekin
3-4 arrautza
1 pote espinaka egosia
Gazta birrindua
Urdaiazpiko serranoa
Gatza eta piperbeltza
zuria
Berotu labea 180ºtan. Jarri pizzaren azpia laberako azpil
batean. Kendu ura espinakei eta zabaldu pizzaren gainetik. Puskatu arrautzak
espinaken gainean. Bota gatza eta piperbeltza. Zabaldu gazta birrindua
arrautzen inguruan eta sartu labean arrautzak egin arte. Pizza labetik atera
baino minutu pare bat lehenago, zabaldu zati batzuk urdaiazpiko pizzaren
gainetik. Atera labetik eta zerbitzatu.
SALTXITXA ETA HIRUGIHAR PASTELA
OSAGAIAK
225 gr irin
500 ml esne
3 arrautza
Erramua (aukeran)
Perrexila
edo belar finak
Saltxitxak
(Frankfurt edo antzekoak)
Hirugiharra
Tomate
mermelada
Pikillo
mermelada edo pikillo saltsa
Oliba olioa
eta gatza
Ipini irina ontzi batean eta gehitu gatza eta esnea. Gehitu arrautzak eta
irabiatu dena ondo. Utzi beheratzen 30 minutuz eta, jarraian, gehitu erramua
eta perrexila edo belar finak. Berotu labea 220ºgradutan. Bitartean, batu
saltxitxa bakoitza hirugihar xerra batean. Bota olioa laberako ontzi batean eta
sartu labean berotu dadin. Olioa ketan dagoenean, atera ontzia kontuz erre ez
zaitezen, eta ipini beheratzen izan duzun nahasketa. Ipini saltxitxak eta sartu
labean 20 minutuz.
Zerbitzatzeko orduan: ipini platerean zati bat pastel eta, ondoan,
koilarakada bana tomate eta pikilo mermelada.
TXOKOLATE ETA GAILETA TARTA AZKARRA
OSAGAIAK
200 gr Urrutia sesamo-gaileta
integrala
100 gr gurin + beste 25
gr
200 gr txokolate beltz
(gutxienez, %70 kakao)
200 gr esne-gain
harrotzeko
Apaintzeko: txokolate
zatitxoak edota koloretako txokolatezko fideoak
Bigundu gurina. Birrindu
gailetak eta nahasi gurinarekin (100 gr) ore trinkoa lortu arte. Ore honekin tartarako
ontzia forratuko dugu. Izozkailuan sartuko dugu betegarria prestatzen dugun
bitartean.
Ipini esne-gaina lapiko
batean eta berotu (ez utzi irakiten). Atera sutatik eta gehitu txokolatea eta
25 gr gurin. Irabiatu ondo txokolatea urtu arte. Atera moldea izozkailutik eta
bota txokolatea. Apaindu txokolate zatitxo batzuekin eta sartu hozkailuan
zerbitzatu arte.
***Lotura honetan Irene Bilbaok pasatu deuskun
errezeta gozoa topauko dozue. Eskerrik asko, Irene!
ERREZETA: BAMI GORENG (Indonesiako platera)
OSAGAIAK
½ kg pasta (zintak)
- 1 tipuleta
- 1 oilasko papar tiratan moztuta
- 3 baratxuri
- 200 gr aza
- 200 gr de ganba (zurituak)
- 1 koilarakada panela
- 2 koilarakada soja saltsa
- 1 edalontzi oilasko salsa edo ura
- Oliba olioa
Berotu olioa wok-ean (wok ez baduzu, erabili zartagin sakon bat). Bota gatza oilaskoari eta frijitu. Txiki -txiki egin tipula eta baratxuriak, eta bota wok-era. Moztu aza juliana eran eta bota wok-era. Gehitu ganbak eta bota gatza, panela eta soja. Gehitu salda eta egosi 5 minutuz. Ziurtatu gatz puntua. Egosi pasta beste lapiko batean ohiko moduan. Kendu ura eta bota wok-era. Egin dena batera minutu pare batez eta zerbitzatu.
ERREZETA: URDAIAZPIKO ETA GAZTA KREPAK, BEXAMELAREKIN
OSAGAIAK:
- 2 arrautza
- 4 koilarakada irin
- 1 edalontzi esne
- gatza
- 1 zati gazta (hobe erdi ondua)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhZX_w-hSR9lMRBL8-_tQteVqwHW89oPAxXm3ob4zeLonGrmtn6ajnOgRrovFddA9Op90z60oD6BTirLL73zBhHUZNUilUURrJZvRFNQpufAq169QMuVHbO38XwLYhDinzh4nTNCeBYauXg/s200/crepes_rellenos.jpg)
- gurina
- Bexamela
Irabiatu arrautzak irin, esne eta gatzarekin. Sartu hozkailuan ordu erdiz. Bitartean, prestatu bexamela zati bat gazta botaz. Ziurtatu gazta urtzen dela. Moztu gainerako gazta xerratan.
Egin krepak hozkailuko nahasketarekin, pixka bat gurin zartaginean botata. Bete krepak gazta eta urdaiazpiko xerra bana erabiliz. Biribildu eta estali bexamelarekin. Azkenik, gorritu labean.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhorDh5uV12pYa1LUb7pHrEFABZxbZa4n1AsFNpkvUP6lcwPD9L3RXi9nGDKvrOShrJlKCoBi9qxibkrMKVLol3hEoKWUoFmRtfi2wJWMU_CPgEVIBUtxIrZ4x6L51XMusMfkhON-gr82Ag/s200/sopa.jpg)
OSAGAIAK:
- ½ kg almeja
- Perrexila
- Izar-zopa
- 1 tipula
- 1 baratxuri
- irina
- piperrauts gozoa
- txakolina
- oliba olioa
- piperbeltz zuria
Zabaldu almejak lurrunetan bi koilarakada olio, edalontzi erdi ur eta koilarakada bat perrexil. Zabaldu ostean, atera almejak eta iragazi salda.Frijitu tipula eta baratxuria txiki eginda. Gehitu koilarakada 1 irin eta, sutatik kanpo, piperrauts pixka bat. Bota txorrotada bat txakolin, litro bat ur (edo arrain salda), almejen salda, eta irakin. Bota zopa eta, egosita dagoenean, gehitu almejak. Eman irakinaldi bat eta bota piperbeltza.
ERREZETA: ETXEKO BIZKOTXOA
OSAGAIAK:
- 5 arrautza
- 1 katilukada irin
- 1 katilukada panela
- 200 gr gurin
- Limoi baten azala, arraspatuta
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEic0TDCGq6mOxK0pyzK0-9MKlZtohddaM3ywYt2xQ8DGdLvKQ5iX7S_mxSVWKSHtG2GVt885cZdXsupeLhsY3FIYAhPKsk1wOZmTFMVHn7cIlLFeMnvRopDbcipWMov_eTSGv764qlGhfNl/s200/bizcochodelimon.jpg)
Banandu gorringoak eta zuringoak. Irabiatu zuringoak trinkotu arte. Gorde. Irabiatu ondo gorringoak panelarekin. Gehitu irina, legamia, gurina (pixka bat bigunduta), limoiaren azala eta, azkenik, zuringo irabiatua. Kontuz nahasi. Laberako ontzia koipeztatu gurinarekin eta bota irina. Ipini nahasketa eta sartu labean (160º/50-60 minutuz).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina