MUESLI ETA GAZTA HOSTOPILA
OSAGAIAK 2
PERTSONARENTZAT
- gazta freskoa
- sagar dultzea edo irasagarra
- intxaurrak
- mugurdi, andere-mahats edo marrubi mermelada
- panela
- menta hostoak (aukeran)
- 80 gr muesli (frutaduna, hobeto)
- 40 gr gurin
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjpupQy1a-qj7A-46jkR2caw9pPKmBNQ9dv7TORlqb4u2pCZvf7h481zDlpJq26afD2ThULQof0u1tBgETIBCfA4B21vKsIC4VLifR8s21h6D7285BtfmqvSfhIsiISt-UiAVK2eSGlEgAZ/s200/milhojas-de-muesli-y-queso-668x400x80xX.jpg)
Ipini mueslia ehogailuan eta eho. Berotu gurina eta nahasi ondo muesliarekin.
Banatu mueslia oinarririk gabeko bi moldeetan eta zanpatu trinko geratu arte. Ipini
muesli gainean xerra 1 gazta eta, gainean, beste xerra bat sagar dultze. Honen
gainean, ipini intxaur batzuk eta, azkenik, beste xerra bat gazta. Bota panela
pixka bat gainetik eta erre erregailu baten laguntzaz (erre gabe ere ondo
gelditzen da).
Zerbitzatzeko orduan, kendu moldea eta ipini ondoan koilarakada bat
mermelada. Nahi izanez gero, dekoratu menta-hostoekin.
OSAGAIAK
Pote 1 zerba (egosiak)
4 patata handi
Tipuleta 1
Azenario 1
2 baratxuri
Piperrauts gozoa
Bexamela
Erdibitu patatak luzetara. Egin mozketa
batzuk patataren mamian, arinago erre daitezen. Ipini laberako erretilu batean.
Bota gatza eta olioa gainetik, eta egin 45-60 minutuz 200ºtan. Bitartean,
txikitu ondo tipula eta azenarioa, eta frijitu. Pasatu zerbak ur-txorrotatik,
xukatu eta bota zartaginera. Bota gatza eta egin su txikian.
Patatak eginda daudenean, hustu (ez
apurtu azala, geroko beharko duzu eta) eta nahasi mamia zerbekin. Gorritu
baratxuriak xerratan moztuta eta gehitu piperrautsa sutatik kanpo. Nahasi zerbekin
eta gehitu bexamela, dena ondo nahasiz. Bete patata-azalak nahasketarekin, bota
gazta gainetik eta gorritu labean.
INDABA ZURIAK NAFARTAR ERARA
OSAGAIAK
Indaba zuriak
Tipula 1
Azenario 1
Piper berde 1
2 tomate
2 baratxuri
2 txorizo fresko
50 gr urdaiazpiko
ondua (txikituta)
Ipini indabak egosten tipula, azenario,
baratxuri eta piperrekin (txikitu gabe, beranduago lapikotik atera ahal
izateko), eta tomate txikituekin. Egosten hasten direnean, gehitu 8 koilarakada
olio, gatza, txorizoak eta urdaiazpikoa. Estali lapikoa eta egosi indabak eginda
egon arte. Atera barazkiak eta zerbitzatu.
HARAGI -BOLAK GALEPER ARRAUTZEKIN
OSAGAIAK
½ kg txahalki eta ½
kg txerriki (txikituta)
2 dozena galeper
arrautza
Tipuleta 1
Piper berde 1
Baratxuri 1
Arrautza 1
Piperbeltz zuria
Tipula 1
Txakolin zuria
Egosi arrautzak, zuritu eta gorde. Saltsarako: txikitu tipula
eta frijitu. Gehitu gatza eta egin 15-20 minutuz su txikian. Gehitu irina,
txakolina eta salda edo ura. Egin 8-10 minutuz eta birrindu irabiagailuarekin.
Iragazi eta gorde. Haragi-boletarako: txikitu tipuleta, baratxuria eta piperra,
eta nahasi okelekin. Bota gatza eta piperbeltza, eta gehitu arrautza. Nahasi
ondo eta egin bolak, erdian galeper arrautza bat sartuz. Pasatu irinetik eta
frijitu. Ipini saltsa gainean eta egin dena 4-5 minutuz.
AJOARRIEROA, piperrak edo bolobanak betetzeko.
Errezeta honekin pikillo
piperrak eta bolobanak bete ahal dira. Izugarri gozoa!
OSAGAIAK
- 400
gr bakailao-apurrak,
gatzgabetuak
- koilarakada 1
txorizero-mamia
-
2 pikillo piper
-
2 baratxuri
-
4 koilarakada etxeko tomate
-
betetzeko pikillo piperrak edota bolobanak
Frijitu
baratxuriak xerratan moztuta. Gorde. Olio berean, frijitu bakailaoa 10 minutuz,
su txikian. Gehitu tomatea, piperrak zatituta, txorizeroa eta frijitutako
baratxuriak. Nahasi eta egin beste 10 minutuz. Ajoarrieroa oso lodi gelditzen
bada, esne pixka batekin arindu daiteke.
KREPEAK
OSAGAIAK
-
Orea
egiteko: 100 gr irin, edalontzi txiki bat esne, 3 arrautza, koilarakadatxo 1
gurin, gatza.
-
Bexamela
-
Nahi den betegarria (oilaskoa, okela, atuna, barazkiak …)
-
Gazta birrindua
Nahasi
orea egiteko osagaiak eta sartu hozkailuan 30 minutuz edo. Aukeratutako betegarriari gehitu koilarakada
batzuk bexamel eta nahasi. Egin krepeak
zartagin ertain batean gurin pixka batekin (gutxi gorabehera burruntzalitxo bat
= krepe bat). Bete krepeak eta biribildu. Estali bexamelarekin, bota gazta eta
gratinatu.
GAXUXA ARROZA
OSAGAIAK
-
3 kikaratxo arroz
-
100 gr hirugihar, zatituta
-
Tipuleta 1
-
ilarrak
-
10 oliba berde eta 10 beltz
-
4 koilarakada etxeko tomate
Frijitu tipula, hirugiharra eta txorizoa. Gehitu
arroza eta egin 5 minutuz. Gehitu tomatea, olibak, ilarrak, ura (arroz
kantitatearen bikoitza) eta gatza. Egin 20 minutuz eta zerbitzatu.
QUESADA PASTELA
OSAGAIAK
-
150 gr gazta fresko
-
4
arrautza
-
2 edalontzi esne
-
2 jogurt natural
-
edalontzi 1
panela
-
Limoi baten azala
-
Edalontzi 1 irin
-
Edalontzi 1 esnegain likidoa
-
gurina
Arraspatu
limoiaren azala eta nahasi gazta eta panelarekin. Gehitu esnegaina, esnea eta
jogurtak. Irabiatu ondo. Gehitu gorringoak eta nahasi. Altxatu zuringoak eta
gehitu kontuz. Gehitu irina pixka bat gatzarekin. Koipeztatu laberako ontzi bat
gurinarekin eta irineztatu. Ipini nahasketa ontzian eta sartu labean (175º / 90
minutuz). Eginda dagoen ziurtatzeko sartu orratz bat: garbi ateratzen bada,
eginda dago.***gainazala gehiegi gorritzen dela ikusten badugu, estali laberako
paper koipeztatu batekin. Quesada
epel zerbitzatu ahal da, esnegain edo txokolateaz lagunduta.
SURIMI HANBURGESAK
OSAGAIAK
2 patata (ertainak)
2 tipuleta
baratxuri 1
2 tipuleta
baratxuri 1
Zuritu patatak, zatitu eta egosi uretan, gatzarekin. Atera lapikotik eta
zapaldu sardexka batekin.
Mortero batean, birrindu tipuleta zatituta, baratxuria
eta belar finak, ore bihurtu arte. Gehitu patata eta surimia txikituta. Gehitu
piparra txikituta eta arrautza irabiatua. Nahasi ondo eta utzi hozkailuan 30
minutuz.
Egin bolak eta zapaldu eskuarekin, hanburgesa itxura
emanez. Pasatu irinetik eta frijitu olio ugaritan gorritu arte. Ipini
sukalderako paperean gehiegizko olioa galtzeko. Zerbitzatu entsalada batekin.
OKELA PASTELA
OSAGAIAK
2 oilasko papar
2 arrautza
Baratxuri 1, gatza, piperbeltz zuria, perrexila eta gazta
birrindua
Txikitu paparrak, york eta baratxuria haragia txikitzeko
makinan. Jarri bol batean eta gehitu arrautzak, gatza, piperbeltza eta
perrexila. Nahasi ondo. Ipini mikrouhin laberako kristalezko ontzi batean eta
zabaldu ondo. Estali gaztarekin. Sartu mikrouhin labean 15 minutuz.
ETXEKO PUDINA
OSAGAIAK
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiSp4OGSBpxjE2rih8-iQSUcmzmaELsOvB_dFW6lIqaDB97kefs-p9_Y-RuCsSMt_x1Z4Xer6MVrgxX-Zxr30Uq4-g8xZ35rT3ipPuMf8UGXHirDh_bM_hglNYRfwNbfhRiZq5dN_3LaV-_/s1600/pudin+casero.jpg)
limoi azala
kanela-zotz 1
100 gr ogi (aurreko egunekoa)
150 gr panela
4 arrautza
karamelua (aukeran)
txokolate beltza (urtua, esne edo ur pixka batekin)
esne-gain harrotua
Ipini esnea lapiko batean eta gehitu limoi azala eta
kanela. Irakiten hasten denean, kendu sutatik eta estali trapu batekin. Utzi
epeltzen.
Irabiatu arrautzak indarrez eta gehitu panela. Segitu
irabiatzen ondo nahasi arte. Gehitu esne epela (kanela eta limoi azala kenduta)
eta nahasi. Gehitu ogia zatitan eta nahasi ondo. Ogia ondo bustitzen den
bitartean, berotu labea (180º).
Nahi izanez gero, egin karamelua eta zabaldu pudinerako ontzi batean. Ipini ogi nahasketa eta jarri laberako azpil batean urarekin (Maria bainutan). Egin 40-45 minutuz. Eginda dagoen ikusteko, sartu orratz bat.
Nahi izanez gero, egin karamelua eta zabaldu pudinerako ontzi batean. Ipini ogi nahasketa eta jarri laberako azpil batean urarekin (Maria bainutan). Egin 40-45 minutuz. Eginda dagoen ikusteko, sartu orratz bat.
Zerbitzatzeko orduan, apaindu esne-gaina eta
txokolatearekin.
ZINTA ENTSALADA
ZINTA ENTSALADA
OSAGAIAK
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjukqysmwdmvBOKNhx-aJZjZBZzsLM3Eq-Kou3ZidzZNwW1sSCX_AmVtKxZyC3b4KA3LcogmKxmK6xNvHdf9JFIIdJqrXLSjvEFLVKX9qSvCn0-fxHX5BYqcAMkuGYWIl29vJ71NEAQ2ALH/s1600/ensalada+tallarines.jpg)
2 baratxuri (birrinduta)
azenario arraspatua
kalabazin erdia
150 gr espinaka (egosiak)
125 gr gazta fresko
oliba beltzak
gatza, oliba olioa, piperbeltz zuria
Egosi zintak ohi bezala. Moztu kalabazina tiratan eta
frijitu baratxuriekin. Gehitu gatza eta piperbeltza. Al dente dagoenean, gehitu
espinakak eta frijitu pixka bat. Ipini dena bol handi batean. Gehitu azenarioa,
gazta dadotan, olibak eta egosi dugun pasta. Bota gatza eta piperbeltza gustura,
eta txurrutada bat olio. Nahasi ondo eta zerbitzatu.
ARRAUTZAK HIRUGIHAR ETA GAZTAREKIN LABEAN EGINDA
OSAGAIAK (4
pertsonarentzat)
Tomate frijitua
3-4 xerra hirugihar
Piperbeltza zuria
Gazta-xerrak edo gazta
birrindua
Jarri labea berotzen. Txikitu
hirugiharra eta gorritu zartagin batean oliorik gabe. Eginda dagoenean, ipini
sukalderako paper gainean gehiegizko olioa gal dadin. Zabaldu tomate frijitu
ugari labarako ontzi batean eta gehitu piperbeltza. Gehitu hirugiharra eta,
gainean, arrautzak erditik zatituta. Estali arrautzak gaztarekin eta gratinatu.
KANELOIAK ZAINZURI ETA URDAIAZPIKO EGOSIAREKIN
OSAGAIAK
Pote 1 zainzuri
York urdaiazpikoa xerratan
Patea
Bexamel arina
Gazta birrindua
Zabaldu pate pixka bat york xerratan. Ipini 2 zainzuri eta egin kaneloia.
Ipini laberako ontzi batean. Estali bexamelarekin eta gehitu gazta birrindu
ugari. Gratinatu.
PATATAZKO BOLAK, GAZTAZ BETEAK
OSAGAIAK
Kg 1 kg patata
gazta birrindua
gatza
olioa
irina gazta birrindua
gatza
olioa
2 hosto erramu
Zuritu patatak,
zatitu eta ipini egosten gatza eta 2 hosto erramuarekin. Egosita daudenean,
kendu ura eta birrindu patata purea lortu arte. Utzi epeltzen eta egin bolak
erdian gazta pixka bat ipiniz. Pasatu irinetatik eta frijitu. Ipini sukalderako
paperean gehiegizko olioa galtzeko.
OLO (avena) ETA
TXOKOLATE -GAILETAK
OSAGAIAK
230 gr olo-maluta
100 gr irin (bahetuta)
pitin bat gatz
2 arrautza
150-175 gr panela
koilarakadatxo erdi ½ legamia100 gr irin (bahetuta)
pitin bat gatz
2 arrautza
150-175 gr panela
150 ml ekilore olio
txokolate beltza
Ipini ontzi batean oloa, irina, panela, legamia eta gatza. Ondo nahasi. Beste ontzi batean, nahasi arrautzak eta olioa. Jarraian, nahasi ondo-ondo ontzi bietako edukia. Egin bolatxoak orearekin eta ipini laberako azpil batean laberako paper gainean. Zapaldu bolatxoak esku-azpiarekin gaileta itxura emanez. Hartu txokolatea eta egin zatitxoak, pipita modukoak. Ipini 6-7 pipita gaileta bakoitzean, orean sartuta. Berotu labea (180º). Labea bero dagoenean, sartu gailetak eta utzi egiten 10-12 minutuz.
Etxeko gaileta
osasungarriak!
ALKATXOFA, HIRUGIHAR ETA URDAIAZPIKO PINTXOA
OSAGAIAK
urdaiazpiko
txikituta
ogi txigortua
ogi txigortua
arrautza 1
irina
irina
pintxoetarako
egurrezko burruntziak
*oliba olio ona
(aukeran)
Moztu
alkatxofak erditik eta bota gatza. Pasatu irinetik eta astindu gehiegizko
irina. Pasatu arrautzatik eta frijitu gorritu arte. Ipini sukalderako paperean
gehiegizko olioa galtzeko.
Berotu plantxa (edo zartagina) eta, oliorik bota gabe, egin hirugiharra minutu pare batez.
PINTXOAREN MUNTAIA
Hartu burruntzi
bat eta sartu alkatxofa erdi bat. Jarraian, sartu xerra bat hirugihar errulo
bat eginda. Igurtzi ogia oliba olio
pitin batekin eta epeldu labean edo mikrouhin labean. Ipini pintxoa ogiaren
gainean. Dekoratu urdaiazpikoarekin.
OHARRA: nahi
izanez gero, zerbitzatu pintxo pitxertxo bat oliba olioarekin, norberak
olio-txirristatxo bat pintxo gainetik botatzeko. Kasu honetan, hobe oliba olioa kalitateduna
bada.
ERREZETA: BOKEROIAK ARRAUTZA ETA PIPER OZPIN –OLIOAREKIN PINTXOA
- 2 arrautza egosita
- piper berdea
- pikillo piperrak
- tipuleta
- entsaladarako tomatea (zurituta eta haziak kenduta)
- 4 koilarakada
oliba olio
- 2 koilarakada
ozpin (ona bada, hobeto)
- gatza
- ogi txigortua
xerratan
- baratxuria
- pote 1
Ibarrako pipar
OZPIN -OLIOA
EGITEKO (hobeto bezperan eginda): egin txiki -txiki piperrak, tipuleta eta
tomatea. Estali oliba olio eta ozpinarekin. Bota gatza eta gorde hozkailuan.
PINTXOAREN
MUNTAIA
Igurtzi ogi
xerrak lehenengoz baratxuriarekin eta, gero, tomatearekin. Bota tanta batzuk
olio. Ipini gainean bi xerra arrautza; gainean, bi bokeroi eta, azkenik,
koilarakadatxo bat ozpin-olio. Ibarrako pipar batekin dekoratuko dugu pintxoa.
BARAZKI BURRITOS
OSAGAIAK BURRITOS EGITEKO (12 bat
ateratzen dira)
· 500 gr arto-irina
· koilarakada 1 legamia
· 150 gr gurin
· kikara 1 ur (epela)
Pitin bat gatz
·
irina
Mahai gainean, ipini arto-irina,
gatza, legamia eta gurina. Nahasi ondo-ondo. Jarraian, egin “sumendi” moduko
bat orearekin eta bota ura erdian. Oratu indarrez ore malgu eta leuna lortu
arte (behar izanez gero, gehitu ur gehiago).
Burritoak egiteko: hartu zati bat
ore eta egin bolatxo batzuk. Pasatu irinetatik eta zabaldu arrabola baten
laguntzaz, tortillatxo mehearen itxura emanez. Ipini plantxa (edo zartagina)
berotzen eta, oso bero dagoenean, ipini tortillatxoak. Alde bietatik egingo
ditugu txigortuta gelditu arte.
OSAGAIAK BETETZEKOA EGITEKO
Letxuga julianan moztuta
Aza gorria (lombarda) julianan
moztuta
Entsaladarako tomatea
Gazta xerratan
Perretxikoak edo onddoak
tipula
pikillo piperrak
Saltsaren bat (tomate, napolitana, mostaza…)
Gatza
Piperbeltz zuria
BURRITO 1: Frijitu
su ertainean kipula eta piperrak juliana eran moztuta. Bota gatza. Beste
zartagin batean frijitu, su bizian, perretxikoak julianan moztuta. Bota gatza. Igurtzi
tortillatxoa saltsarekin eta ipini, lerrotuta alde batetik bestera,
perretxikoak, kipula eta piperrak, letxuga eta aza gorria. Biribildu tortillatxoa.
Zerbitzatzeko orduan hotz badago, epeldu mikrouhin labean.
BURRITO 2:
Igurtzi tortillatxoak saltsarekin. Ipini gainean xerra 2 gazta. Ipini gaztaren
gainean: letxuga, aza gorria eta tomatea julianan moztuta. Bota gatza eta
piperbeltza. Biribildu.
KALABAZA NATILLAK
OSAGAIAK
- 250 ml esne
- 3 gorringo
- 3 koilarakada panela
- 25 gr arto-irina
- 150 gr kalabaza
- Limoi 1
- 2 kanela zotz
- Panela dekoratzeko
ELABORAZIOA:
Egosi kalabaza 25 minutuz eta
egin purea. Irakin esnea limoi azal eta kanelarekin. Utzi epeltzen. Ontzi
batean, irabiatu panela, irina eta gorringoak. Gehitu esnea poliki-poliki.
Dastatu gozotasuna eta, nahi izanez gero, gehitu panela gehiago. Ipini su
ertainean eta utzi loditzen eragiteari utzi gabe. Ez utzi irakiten. Gehitu
kalabaza purea eta nahasi ondo. Utzi hozten. Ipini gainetik geruza mehe bat
panela eta erre. Utzi hozten giro-tenperaturan.
GARBANTZU ENTSALADA
OSAGAIAK
- pote 1 garbantzu (egosiak)
- piper berde 1 dadotan
- pikillo piper gorria tiratan
- Oliba beltzak
- Entsaladarako tomatea dadotan
- tipuleta erdia txikituta
- Arrautza egosia
- Ardi edo ahuntz gazta
OZPIN-OLIOA
- Oliba olioa
- Sagar ozpina
- gatza
- piperbeltza zuria
ERREZETA
Ipini osagai guztiak entsaladarako ontzi batean eta
nahasi. Ipini pote batean ozpin-oliorako osagaiak. Itxi potea eta astindu
indarrez. Bota entsalada gainetik eta zerbitzatu.
BARAZKI HANBURGESA
OSAGAIAK (4
hanburgesatarako)
- kipula erdia
- kalabazin erdia
- azenario 1
- pote 1 txanpinoi
- 25 gr kakahuete
- Perrexila edo beste belar bat(zuk)
- gatza
- piperbeltza zuria
- kikara 1 ogi birrindua
- irina
- olioa
ERREZETA:
Txikitu kalabazina, azenarioa,
kipula, kakahueteak eta txanpi batzuk haragia txikitzeko makinan (makinarik ez
baduzu, txikitu eskuz oso mehe utzi gabe). Gehitu gatza, piperbeltza eta
perrexila, eta gehitu ogia nahi duzun trinkotasuna lortu arte. Egin bolak eta
zapaldu hanburgesa itxura emanez. Pasatu irinetik eta utzi jalkitzen 30
minutuz. Frijitu su ertainean 10 minutuz edo, eta azken bi minutuak su bizian txigortu
daitezen.
KUSKUS ENTSALADA
OSAGAIAK
- pakete 1 kuskus
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEggVd9wFJkW1v5csAJPK3CrlRS7ho9io63DgFtDP7B7EkOeqH8M5i_CroCn8_wzbG_eUY6064V3yVObVeTS0qlRw3XLswyUlu8Uz7mRlSLRORolUxsVnJ-Gvg8qEtb8DI7CpFXujut0SIBH/s1600/ensalada-couscous-xl-668x400x80xX.jpg)
- pote 1 baratxuri kimuak
- hirugiharra
- ahuntz gaztaia
- tomate 1 edo 2
- GOZAGARRIA: gatza, olioa, ozpina, piperbeltz zuria eta perrexila
Prestatu kuskusa paketearen jarraibideen arabera. Txikitu hirugiharra eta frjitu oliotan baratxuriekin batera. Zuritu tomatea eta zatitu dadotan.
Ipini kuskusa azpil batean eta gehitu hirugiharra eta baratxuriak, tomatea eta brokolia. Nahasi kontuz. Gehitu gazta dadotan eta ondu entsalada gozagarriaren osagaiekin.
OGIZKO TOSTADAK
OSAGAIAK:
ERREZETA:
- Berotu esnea pare bat kanela-zotzekin eta limoi-azalarekin irakiten hasi arte. Utzi epeltzen.
- Zatitu ogia xerratan eta busti irekin duzun esnean.
- Arrautzeztatu eta frijitu olio berotan.
- Ipini sukalderako paper gainean gehiegizko olioa gal daitezen.
- Nahasi azukre eta kanela-hautsa eta hautseztatu tostadak.
KREMAZKO TOSTADAK:
NAHASKETARAKO OSAGAIAK (bezperan prestatzeko):
NAHASKETARAKO OSAGAIAK (bezperan prestatzeko):
- 1 l esne osoa
- 4 koilarakada arto-irina
- 8 koilarakada azukre
- 2 kanela-zotz
- 3 gorringo
______________
- Kanela-hautsa + azukrea (nahastuta)
ERREZETA
Nahasi hotzean nahasketarako
osagai guztiak eta ipini irakiten su motelean. Eragin etengabe. Nahasketa
loditzen denean, mantendu sutan 3-4 minutuz. Koipeztatu plater bat gurinez edo
olioz eta ipini nahasketa. Utzi hozten hurrengo egunera arte.
Egin zatiak
kremarekin eta pasatu irin eta arrautzetatik. Frijitu olio berotan. Ipini
sukalderako paper gainean gehiegizko olioa gal daitezen eta, jarraian, pasatu
kanela eta azukrearekin egindako nahasketatik. Hotz jan daitezke edo epelduta
mikrouhin labean.
ARROZA ONDDOEKIN
Osagaiak
- Arroza (ale biribileko arroza)
- Onddo sikuak
- 4 koilarakada oliba olio
- 4 azafrai-izpi (aukeran)
- 2 tipula ertain, txikituak
- Ardo zuria edo txakolina
- Haragi salda edo ura (arroz-kantitatearen bikoitza)
- Gatza
ERREZETA
Onddoak puskatuko ditugu, dena
hur baten tamainako puskatan.
Kazola zabal batean olioa, tipulak eta gatz pixka bat jarriko ditugu. Frijitu su motelean 15 bat minutuan, baina tipulari gorritzen utzi gabe. Xamur gelditu dadila tipula. Orduan, onddoak gehituko ditugu, gazitu eta frijitu daitezela 20 bat minutuz su motelean, askatzen duten zuku gehiena lurruntzen utziz. Ondoren, azafraia eta arroza erantsi eta dena nahasi. Eta gero, ardoa gehitu ondoren, irakin su motelean gehiena lurrundu arte. Gero, salda gehituko dugu, poliki-poliki. Egosi dena su ezti-eztian 20 minutuz.
Kazola zabal batean olioa, tipulak eta gatz pixka bat jarriko ditugu. Frijitu su motelean 15 bat minutuan, baina tipulari gorritzen utzi gabe. Xamur gelditu dadila tipula. Orduan, onddoak gehituko ditugu, gazitu eta frijitu daitezela 20 bat minutuz su motelean, askatzen duten zuku gehiena lurruntzen utziz. Ondoren, azafraia eta arroza erantsi eta dena nahasi. Eta gero, ardoa gehitu ondoren, irakin su motelean gehiena lurrundu arte. Gero, salda gehituko dugu, poliki-poliki. Egosi dena su ezti-eztian 20 minutuz.
ERREGE-OPILA
OSAGAIAK
OPILERAKO OREA:
700 gr irin
20 gr gatz
180 gr azukre
220 gr gurin
5 arrautza
60 gr laranja-lore ur (farmazietan
aurki daiteke)
limoi eta laranja azala
azukreztatuko fruituak, gainean
ipintzeko
PRESTAERA:
Legamiatua:
Epeldu ura eta ipini bol batean legamiarekin.
Nahastu ondo, gehitu irina eta nahastu berriro.
Utzi orea leku epel batean bere tamaina
bikoiztu arte, (20-35 minutu inguru).
OPILERAKO OREA:
Ipini irina sumendi baten erara eta, erdian,
ama-orea. Gehitu arrautzak, azukrea eta gatza;
limoi eta laranja azala sumendiaren alde guztietatik.
Osagai guztiak ditugunean, eskuekin
osagai guztiak nahastu behar ditugu (20 minutu gutxi gorabehera) eta, ondoren,
gehitu gurina. Jarraitu orea lantzen. Oso garrantzitsua da orea ondo lantzea.
Hasiera batean, orea eskuan itsatsita
geratuko zaigu; ez bota inoiz irina, baizik eta jarraitu orea lantzen
eskuetatik askatu arte, gutxi gorabehera 25-35 minutu.
Orea eginda dagonean, utzi pausatzen 15
minutuz. Ondoren, orea landu
pixka bat berriro.
Zatitu pisuaren arabera, borobildu masa
eta utzi 5 minutuz pausatzen. Jarraian, eman opilaren itxura eta ipini labeko
bandejan. Jarri sorpresatxoa barruan eta, gainean, azukreztatutako fruituak.
Irabiatu arrautza bat eta margotu opila
pintzel batekin. Bota azukrea gainetik eta sartu labean (190º - 20 minutuz).
Eginda dagonean, utzi hozten. Bete nahi
badugu, erditik moztu eta gehitu esnegaina, txokolatea edo pastel-krema. Bukatzeko,
bota azukre-hautsa.
ZAINZURIAK TIPULA MERMELADAREKIN PINTXOA
OSAGAIAK
Latako esparraguak
Pote 1 tipula-mermelada
Ogia xerratan
Gazta birrindua
Txigortu ogia. Atera zainzuriak latatik
eta utzi ura galtzen sukalderako paperaren gainean. Berotu plantxa eta bota
tanta batzuk olio. Egin esparraguak segundu gutxi batzuk, kolore pixka bat
hartzeko. Epeldu tipula-mermelada mikrouhin-labean. Igurtzi ogi-xerrak oliba olio
birjinarekin (tanta batzuk). Ipini gainean esparraguak eta hauen gainean
koilarakadatxo bat tipula-mermelada. Bota gazta gainetik.
ZAINZURI PINTXOA SURIMI ETA GAZTAREKIN
OSAGAIAK
Esparraguen puntak
Pote 1 surimi-entsalada
Txikitu surimia. Nahasi gazta,
piperbeltza, limoi-zukua eta tanta batzuk oliba olio. Ziurtatu gatz puntua.
Gehitu surimia eta nahasi. Zabaldu nahasketa ogiaren gainean. Ipini gainean
esparraguak (hotz edo epel) eta bota gainetik haritxo bat olio.
ZAINZURI ETA URDAIAZPIKO-PINTXOA
OSAGAIAK
Latako esparraguak
Ogia xerratan
mahonesa
Txigortu ogia eta igurtzi mahonesaz. Ipini
gainean zainzuri 1 edo 2 (ogi-xerraren tamainaren arabera). Sartu urdaiazpikoa
mikrouhin-labean kurruskari egon arte. Txikitu eta bota zainzurien gainetik.
ZAINZURIAK ARRAUTZAZTATUTA URDAIAZPIKOAREKIN
OSAGAIAK
Lata 1 zainzuri
York urdaiazpikoa xerratan
Irina eta arrautza
Pote 1 gula oliba oliotan
Mahonesa
Ipini zainzuri bat york xerra baten
gainean eta egin errulo bat. Pasatu irin eta arrautzatik, eta frijitu. Ipini sukalderako
paperaren gainean gehiegizko olioa gal dezaten. Berotu gulak.
Zerbitzatzeko: ipini rulo 2 plater
batean eta, inguruan, gulak. Zerbitzatu mahonesa ontzi batean.
HOSTOPILA ZAINZURIEKIN VELOUTÉ SALTSAN
OSAGAIAK
Olata 1 hostopil
Lata 1 zainzuri
Pote 1 ilar (egosiak)
Arrautza 1
Gurina
Irina
Azukrea
Piperbeltza
Perrexila
Prestatu hostopilarekin errektangulu
bat. Moztu ertzak aizto batekin eta gorde. Irabiatu arrautza eta pintatu
errektanguluaren markoa sukalderako brotxa baten laguntzarekin. Estali
pintatutako zatia gorde duzun hostopil ertzekin eta pintatu hojaldre osoa. Zulatu
hostopila sardexa batekin eta sartu labean 200º / 12 minutuz.
VELOUTÉ SALTSA: Urtu zati bat gurin
zartagin batean eta gehitu irina. Gehitu pixkanaka zainzurien latako ura eta
gehitu ilarrak. Bota gatza eta piperbeltza, eta utzi egiten 5 minutuz. Bota
perrexila.
Ipini hostopila azpil batean eta,
gainean, zainzuriak. Azkenik, estali zainzuriak saltsarekin.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEj4PICKIgNoKfM3BkGInubE9sQv7dEppwCRohxpya1W-Dtzy-LiVsp8z8M2NV8HsBnfwYKhsm6UtxFQVQbxov1s-ezq1DJHxxUGs0rrJoIsCtydqIpmPX-4A9HTPsWhMEF9wf1Wg0Cw5Wrw/s1600/alkatxofa+pastela.jpg)
ALKATXOFA PASTELA
OSAGAIAK
Pote 1 alkatxofa
Tipuleta 1
4 arrautza
200 ml esne
Gazta xerratan
60 gr gazta, birrindua
50 gr tomate natural, birrindua
(latakoa)
Koilarakada 2 tomate, frijitua
Koilarakada 2 irin
Koilarakadatxo 1 legamia
Gatza, piperbeltza
Txikitu tipuleta eta frijitu gatz pixka
batekin. Gehitu tomate birrindua eta frijitu 3 minutuz edo. Gehitu tomate
frijitua, nahasi eta gorde.
Irabiatu
arrautzak eta gehitu esnea, gazta birrindua eta irina legamiarekin. Nahasi eta
gehitu gorde dugun tomate nahasketa.
Igurtzi olioarekin laberako ontzi bat eta hautseztatu
irinaz. Ipini arrautzen nahasketa eta gehitu alkatxofak eta gazta-xerrak
zatituta. Bota piperbeltza. Sartu labean (180º- 40 minutu gutxi gorabehera)
Oharra: nahi
izanez gero, pernile txikituta ere gehitu ahal zaio arrautzen nahasketari.
ALKATXOFA PINTXOA
OSAGAIAK
Pote 1 alkatxofa
(osoak)
Ganba zurituak
Hirugiharra xerratan
Kendu ura
alkatxofei.
Zatitu pernile -xerrak
erditik eta sartu alkatxofa bakoitzean pernile zati bat eta ganba bat. Bildu
hirugihar-xerra batean eta lotu zotz batekin. Frijitu olio berotan hirugiharra txigortu arte.
ALKATXOFA
ARRAUTZAZTATUAK SALTSAN
8-10 ganba
½ kg almeja
Perrexila
Baratxuri 1
Tipuleta 1
Erramu hosto 1
Porru erdia
2 koilarakadatxo irin
arrautza
Brandy (aukeran)
Ipini egosten lapiko batean ganben buruak eta azalak, porrua eta erramua. Zaindu gatz puntua. Egosi ordu erdiz edo. Pasatu salda txino batetik eta gorde.
Txikitu baratxuria eta tipuleta, eta frijitu perrexilarekin batera. Gehitu irina, nahasi ondo eta gehitu ganbak. Bota Brandy-a eta nahasi ondo alkohola lurrundu arte. Bota gorde duzun salda. Gorde.
Pasatu alkatxofak irin eta arrautzatik, eta frijitu. Atera sukalderako paperera olioa galtzeko. Sartu alkatxofak gordeta duzun saldan eta utzi egiten su motelean 5-10 minutuz. Minutu pare bat bukatu aurretik, gehitu almejak.
BOLETUS GRATINATUTA BARATXURIEKIN
• pipermina (aukeran)
• piperbeltza
• gazta birrindua
• piperbeltza
• gazta birrindua
Berotu olioa zartaginean eta gehitu kipuleta juliana eran ebakita. Gehitu baratxuriak txiki-txiki eginda eta frijitu. Gehitu pipermina eta boletus-ak zatitan. Bota gatza eta piperbeltza, eta egin tartetxo batez. Ipini laberako ontzi batean eta, gainetik, zabaldu gazta. Sartu labean (180º) gazta urtu arte.
.
OKELA-PASTEL BETEA, BOLETUS-SALTSAREKIN
OSAGAIAK
• 750 gr okela txikituta
• 2 -3 saltxitxa (freskoak edo egosiak)
• 2 arrautza, egosiak
• 4 xerra york pernile
• gazta birrindua
• 750 gr okela txikituta
• 2 -3 saltxitxa (freskoak edo egosiak)
• 2 arrautza, egosiak
• 4 xerra york pernile
• gazta birrindua
• perrexila
• piperbeltza
• zurrustatxo bat ardo zuri (aukeran)
• erramu-hosto batzuk
SALTSA
• katilukada 1 bexamel, ez oso lodia
• pote 1 boletus
• gazta birrindua
• gatza, piperbeltza
• piperbeltza
• zurrustatxo bat ardo zuri (aukeran)
• erramu-hosto batzuk
SALTSA
• katilukada 1 bexamel, ez oso lodia
• pote 1 boletus
• gazta birrindua
• gatza, piperbeltza
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEilUKsMIqg0UcXhTjJ0fyjVBFoEFV0t5LTcnx7Saf56LX8k1HWQvJDG-VI0jIYqroJ1aAZm3prW_xBOfqBe6mWWzIbYtsN6ncM2CsXrevySramlOZ7a7sjbP478DWsOEgDlKI6pH9bchW0Z/s1600/okela+rolloa+boletus+saltsarekin.jpg)
Kendu azala saltxitxei, txikitu eta nahasi okelarekin. Bota gatza, ardo zuria eta perrexila. Ondo nahasi ore trinkoa lortu arte. Sartu hozkailuan.
Zuritu arrautzak eta zatitu; egin ezazu gauza bera pernilearekin.
Hartu aluminio-papera zati bat eta igurtzi olio pixka batekin. Zabaldu okela paper gainean eta ipini arrautza, pernile eta gazta birrindua okelaren gainean. Egin errulo bat paperaren laguntzarekin. Ondo batu muturrak, barrukoa atera ez dadin. Jarri laberako ontzi batean eta ipini erramu-hostoak gainean. Bota gainetik zurrusta bat olio. Sartu labean (170º / 45 minutu). Azken minutuetan bizitu labea okela txigortzeko.
Zuritu arrautzak eta zatitu; egin ezazu gauza bera pernilearekin.
Hartu aluminio-papera zati bat eta igurtzi olio pixka batekin. Zabaldu okela paper gainean eta ipini arrautza, pernile eta gazta birrindua okelaren gainean. Egin errulo bat paperaren laguntzarekin. Ondo batu muturrak, barrukoa atera ez dadin. Jarri laberako ontzi batean eta ipini erramu-hostoak gainean. Bota gainetik zurrusta bat olio. Sartu labean (170º / 45 minutu). Azken minutuetan bizitu labea okela txigortzeko.
Saltsa egiteko: ipini osagai guztiak ontzi batean eta birrindu irabiagailuarekin. Berotu eta bota okelaren gainetik.
BOLETUS ETA ARRAUTZA-PINTXOA
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiA59p9y0NrERlq1FxQrQd0RoV5h9uP-XNDoSrJUCF4Jza68orQMvO9DFMs6_recZ7rOhxspzU0iBpJKX8zdrYmxDfx_iZzWTz57QAwLv_8q5kGKARkY6U1v1DgjxJSiwz48Q6w0fjdBdik/s1600/perretxiko+eta+arrautza+pintxoa.jpg)
• Ogi txigortua
• Pote 1 boletus (beste edozein onddorekin ere egin daiteke)
• Piperbeltza • Perrexila
• Baratxuri 1
• Eper-arrautzak
Frijitu boletus-ak gatz eta piperbeltzarekin. Gehitu perrexila. Igurtzi ogia baratxuriarekin. Ipini boletus-ak ogiaren gainean. Frijitu arrautzak eta ipini boletus-en gainean. Zerbitzatu bero.
"HORTZHANDI" PIZZA
OSAGAIAK
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEioJAeN3MJ5TfcNHjytOlLWZNSErw_2X4kcWzxCBW789c7bLxCu9pL5j2h2Cbc2bXg6d2YryOp9y4aDQIZOgx0TBK-wiJ6efc9E-A7zYjAZePIS8yK5CmoOCMLqMXoFKo8poFsmhfTsEqoA/s1600/pizza+barazkiakaz.jpg)
● gazta birrindua
● york pernile txikituta.
● hirugihar txikituta
● alkatxofak, erditik ebakita
● artoa
● piper gorria, tiratan
● oliba baltzak
● txanpinoi osoak
● ilarrak
● zainzuri-buruak
Berotu labea (220º).
Zabaldu pernile eta hirugiharra pizzaren azpiaren gainean. Estali gaztarekin. Gehitu pixka bat oliba olio (eta oregano nahi izanez gero) eta sartu labean 15 minutuz.
APAINKETA (ikusi argazkia):
Txanpiak = belarritakoak
Alkatxofak = sudurra eta ilea
Piperra = ezpainak
Artoa = hortzak
Zainzuriak eta olibak = begiak
Sartu labean beste 5 minutuz.
PIRATA PIZZA
OSAGAIAK
- Pizzaren azpia tomatearekin
- Gazta birrindua
- Cherry tomateak, erditik ebakita
- Erremolatxa
Piper gorria tiratan - Oliba beltzak, erditik ebakita
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjUs1IBRK2nClUN4KezxOMaQr5gSts0-diGv0EPm0nUbGPwPZi1GsbWSjHBvA29L7bVkohGB6J1VMnmM3JmaBr__tmoCcpTel2I4azbId1ulT3R2JANu-bWXxnK9blg5Er1m4cGmTDFQdxk/s1600/pizza+pirata.jpg)
Zabaldu gazta pizzaren azpiaren gainean.
APAINKETA
(ikusi argazkia):
Cherry
tomateak = pirataren zapia / sudurra
Oliba
beltza = begia / bizarra
Erremolatxa
= partxea eta partxea eusteko tirak / bibotea / ahoa
Sartu labean (180º / 10 minutu).
MAMUAK PIZZA
OSAGAIAK
Zabaldu
gazta birrindua pizzaren azpiaren gainean.
APAINKETA
(ikusi argazkia)
Zabaldu
atuna pizzaren gainean. Eman mamuaren itxura gazta-lontxei, galletetarako mamu
itxurako molde batek lagunduta edo aizto batekin. Erabili oliba zatitxoak
begiak egiteko.
Sartu
labean ohiko moduan.
SOLOMOA PANELAK KARAMELIZATUA
OSAGAIAK (4 pertsona)
Txerri solomoa (pieza baten)
Tipuleta edo tipula txirrindolatan moztuta
erramu hosto 1
adartxo 1 ezkai (aukeran)
garagardo 1
panela
patata-purea (aukeran)
piperbeltza
salda edo ura
Bezperan, laberako
ontzi batean, ondu solomoa gatza, erramu, ezkai, piperbeltza, tipula, garagardoa
eta baratxuriarekin. Gorde hozkailuan.
Hurrengo egunean, ontzi berean, estali aluminio-paperarekin eta sartu labean (190º /40 minutu). Kendu papera, hautseztatu panelarekin, eta sartu berriro txigortu arte. Nahi izanez gero, zerbitzatu patata-purearekin.
*** Beharrezkoa bada, gehitu salda edo pixka bat ur gehiegi ez sikatzeko.
SAGAR
ETA PANELA-GALLETAK (arrautzarik gabe)
*** errezeta
beganoa; ona arrautza edota laktosari alergia dietenentzat.
OSAGAIAK
Sagar 1
110 gr panela
300 gr irin
integral
90 ml ekilore
olioa
Zuritu sagarra
eta arraspatu. Gehitu olioa eta nahasi. Jarri irina eta panela ontzi batean,
eta gehitu pixkanaka olioa eta sagarraren nahasketa, dena espatula batez nahasten duzun
bitartean. Orea trinkotu ahala, baztertu espatula eta erabili eskuak orea
egiteko.Orea ondo trinkotuta dagoenean, bota irina enzimera gainean, ipini orea
eta jarraitu oratzen eskuz tarte batez (irina gehitzen joango gara behar
ahala).
Egin bola bat
eta, gero, luzatu ogi-barra baten itxura emanez. Batu plastiko baten eta sartu
hozkailuan ordu erdiz.
Berotu labea
(160º).
Atera orea
hozkailutik eta luzatu orea arrabola batez, nahi duzun lodieran. Eman gailletei
nahi duzun forma (cortapastas izenekoa erabili ahal dozu). Estali laberako
bandeja bat laberako papelarekin eta ipini gailetak. Sartu labean 15 minutuz +-
Labatik
kanpo, ipini hiru koilarakada panela edalontzi baten eta gehitu pixka bat ur,
justu bustitzeko beste. Sartu mikrouhin-labean minutu erdiz. Honekin gailletak
pintatuko ditugu sukalderako pintzel baten laguntzaz.
TXOKOLATE ZURIA ETA JOGURT-BIZKOTXOA
OSAGAIAK
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjuNTo3uJ7dNPDu6CA3v8NVFBhb-Kz514DBlQzrHsDDZd5Jm9IWqAKIXChoaQOknkSx_qBVxjJ5MYw0T880_VHvAFO3Yk5UtV1Jry4nyiSPtZUp7ihRZR9THhk4xgADpNM0zc-KhQgC-X5Z/s1600/bizkotxoa.jpg)
220 gr panela
170 gr jogurt
370 gr irin
230 gr txokolate zuri
150 gr gurin
70 gr esne
sobre 1 legamia
Berotu labea (170º).
Urtu txokolatea eta gurina, eta nahasi
esnearekin. Utzi hozten.
Irabiatu arrautzak eta gehitu jogurta ondo nahasiz.
Nahasi panela, irina eta legamia, eta gehitu txokolate / gurina nahasketa.
Ondo nahasi.
Sartu labean 40 mintutuz.
ILARRAK ETA ARRAUTZAK UR IRAKINETAN EGINDA
OSAGAIAK (4 lagun)
400 gr ilar (egosiak)
Pote 1 babatxo frijitua
4 arrautza
Hirugiharra xerratan
Pipergorria edo tomate saltsa
(aukeran)
Txikitu tipuleta eta frijitu
oliotan. Gehitu babatxoak eta ilarrak. Bota gatza eta utzi egiten minutu pare
batez. Banatu ilarrak eta babatxoak lau kaikutan eta estali hirugihar xerrekin.
Egin arrautzak ur irakinetan eta ipini hirugiharraren gainean. Nahi izanez
gero, platera apaintzeko, pipergorria edo koilarakada bat tomate saltsa bota
daiteke arrautzaren gainean.
NOLA EGIN ARRAUTZAK UR
IRAKINETAN:
Ipini ura berotzen lapiko zabal
batean. Bitartean, hartu sukalderako plastiko zati bat eta ipini kikara zabal
batean. Bota tanta batzuk olio eta, gainean, kaskatu arrautza. Egin “poltsatxo”
bat plastikoa ondo bihurtuz, eta lotu sukalderako sokatxo batekin plastikoa
bihurtu duzun kontrako norabidean.Ura irakiten ari denean, sartu poltsatxoa eta
utzi uretan 2-3 minutuz. Atera uretatik, kendu plastikoa eta bota gatza nahi
izanez gero.
ILARRAK BOLOBANETAN
OSAGAIAK
Hostopilezko bolobanak
(handitxoak)
Ilar egosiak
Pernile dadotan
Gazta birrindua
Hosto 1 letxuga
Tipuleta 1
250 ml esnegain
Piperbeltza
Txikitu tipuleta eta frijitu
oliotan. Gehitu letxugaren hostoa (osoa, txikitu gabe) eta ilarrak. Utzi egiten
tartetxo batez eta gehitu pixka bat ur eta gatza. Utzi egiten 5 minutuz gutxi
gorabehera. Kendu letxuga-hostoa eta iragazi ilarrak salda gordeaz.
Berotu labea (180º).
Ipini pernile zartagin batean
oliorik gabe, eta frijitu bere olioan. Gehitu esnegaina eta nahasi. Bota
piperbeltza eta gehitu gazta birrindua. Ondo nahasi gazta urtu dadin.
Ipini gorringoak katilu batean
eta gehitu zartaginekoa. Bete bolobanak ilar eta zartaginekoarekin, eta sartu
labean (180º / 8 minutu). Gorde dugun salda zerbitzatu daiteke kaiku batean plater
honen lagungarri gisa (edo zopa egiteko aprobetxa daiteke).
ILARRAK PATATA-PUREA ETA
URDAIAZPIKOAREKIN
OSAGAIAK (4 lagun):
Egosi
arrautzak, freskatu eta zuritu. Zatitu arrautzak erditik eta gorde.
Zuritu patatak
eta kaskatu. Egosi ur irakinetan (gatzarekin) eginda egon arte. Kendu ura eta
pasatu txinotik. Gorde.
Txikitu
tipuleta eta frijitu oliotan su motelean. Gehitu ilarrak eta utzi egiten 5
minutuz.
Frijitu
pernilea olio pixa batekin eta gehitu purea. Nahasi ondo. Ipini purea platerean
eta gainean ilarrak eta arrautzak.
...
MARILUZEN BIZKOTXOA
OSAGAIAK
- 3 arrautza
- limoizko jogurt 1
- 2 jogurt pote azukera
- 3 jogurt pote urun
- jogurt pote 1 ekilore-olioa
- poltsatxo 1 legamia
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjl7qMm9f2m8RPKgbYmOFKg2SHyF_cNvLCMzLzXbfdXEIpCBdWi0bpQdE2nN27xIdQ9-zuziYDtj5UCo-pmZ6_SrY8xGyt2GnlbfN2KCTLs4sqx2TSHK5iCfeyrB2kcK02l6omMB0bvJxjd/s1600/MARILUZEN+BIZKOTXOA.jpg)
Jarri osagai guztiak ontzi
batean eta irabiatu ondo irabiagailu bategaz. Forratu molde
errektangular bat laberako paperagaz eta jarri prestatu dogun orea.
Sartu labean 200ºtan lehenengo 5 minutuetan eta jaitsi tenperatura
180ºtara. Itxi egiten 40 minutuz (kontuan hartu labea ezin dala
zabaldu denbora-tarte honetan). Eginda dagoen ziurtatzeko sartu
orratz bat; garbi ataratzen bada, bizkotxoa eginda dago.
PASTA GANBAKAZ
Osagaiak
(lau lagunentzat):
Egosi pasta ohiko
moduan. Bitartean, berakatzak txikituko doguz. Oliotan prijidu eta, gorrituta
dagozanean, ganbak gehituko doguz. Dena eragin eta, eginda dagozanean, pasta
xukatua botako dogu. Gatza eta perrexila, azken hau be ondo txikituta, botako
doguz. Eragin apur bat eta zerbitzatuko dogu.
PASTA-ENTSALADA
Osagaiak (4
lagunentzat):
-Nahi duzun pasta mota
-Berakatza
(pare bat)
-Lata bat antxoa
-Olibak (beltzak edo antxoa nahiz piperrarekin beteak izan daitezke)
-Hosto batzuk letxuga
-Piper gorri batzuk
-Xerra batzuk hirugihar
-arrautza
egosiak (aukeran)
Lehenengo eta
behin, pasta egosiko dugu ohiko moduan. Bitartean, antxoak, olibak eta
hirugiharra txikituko ditugu. Zatitu letxuga juliana erara. Zartagin batean
olioa eta berakatz osoak jarriko ditugu berotzen. Olioa epel dagoenean,
hirugiharra bota eta, guztiz frijitu baino lehen, aterako dugu zartaginetik
(berakatzak gustua emateko baino ez dira).
Iragazi hirugiharra frijitzeko erabili dugun olioa (guztiz erreta ez badago)
entsaladan erabiltzeko.
Aurkezteko modua:
Plateraren hondoan letxuga ipiniko dugu. Nahasi pasta xukatua, iragazi duzun
olioa, olibak, antxoak eta hirugihar frijitua, eta jarri letxugaren gainean.
Jarraian, antxoa batzuk eta piper gorri zati batzuk jarriko ditugu trabesean platera apaintzeko.
Nahi izanez gero, arrautza egosi zati batzuk ere jarri daitezke. Azkenik,
perrexil apur bat zabalduko dugu gainetik.
-Lata bat antxoa
-Olibak (beltzak edo antxoa nahiz piperrarekin beteak izan daitezke)
-Hosto batzuk letxuga
-Piper gorri batzuk
-Xerra batzuk hirugihar
Iragazi hirugiharra frijitzeko erabili dugun olioa (guztiz erreta ez badago) entsaladan erabiltzeko.
Aurkezteko modua:
Plateraren hondoan letxuga ipiniko dugu. Nahasi pasta xukatua, iragazi duzun olioa, olibak, antxoak eta hirugihar frijitua, eta jarri letxugaren gainean. Jarraian, antxoa batzuk eta piper gorri zati batzuk jarriko ditugu trabesean platera apaintzeko. Nahi izanez gero, arrautza egosi zati batzuk ere jarri daitezke. Azkenik, perrexil apur bat zabalduko dugu gainetik.
PASTA-PASTELA
OSAGAIAK
-1/4 kg pasta (ez
erabili pasta luzea, espagetiak edo zintak esaterako)
-100 gr espinaka
(egosiak)
-tipuleta 1
-4 koilarakada
tomate-saltsa
-4 arrautza
-jogurt natural 1
-250 ml esne
-gazta birrindua
-olioa, gatza,
piperbeltza
Egosi pasta ohiko
moduan. Xukatu eta banatu ontzi bitan (pasta ez itsasteko, bota tantakada
batzuk olio eta nahasi). Irabiatu arrautzak esnea eta
jogurtarekin, irabiagailua erabiliz. Bota gatza eta piperbeltza, eta irabiatu krematsu gelditu arte.
Laberako molde baten, ipini ontzi bateko makarroiak, tomate saltsa eta egin
duzun kremaren erdia. Nahasi ondo eta sartu labean ( 180º / 10 minutu). Atera
labatik eta gorde geroko.
Xukatu espinakak eta txikitu, eta nahasi gainerako
kremarekin eta beste ontziko pastarekin. Txikitu kipula eta frijitu zartagin
batean pernilearekin batera. Kendu gehiegizko olioa eta ipini labean prestatu
dugun pastaren gainean. Jarraian, ipini gainean espinakekin nahasi dugun pasta
eta bota gazta birrindua. Sartu labean ( 180º / 20 minutu). Atera moldetik eta
zerbitzatu. BERDEL edo TXITXARRO MARMITAKOA
Osagaiak (4 pertsonarentzat):Tipula
Piper txorizero-mamia
Baratxuri alea
Kilo 1 patata
Kilo 1 berdel takoetan
koilarakada bat tomate saltsa
Olioa
Gatza
Jarri olioa berotzen lapiko batean. Txikitu piperrak, tipula eta baratxuria, eta bota lapikora. Frijitu. Gehitu tomate saltsa eta patatak kraskatuta. Gehitu piper txorizeroaren mamia eta gatza. Estali urarekin eta irakin patatak bigundu artean. Azken unean, berdel takoak sartu eta sua itzali bertako berotasunean egosteko. Plater hau bezperan eginda gozoago egoten da.
TRIPAKIAK ZIZEKIN
OSAGAIAK
(4 lagunentzat)
- tripaki egosiak
- pipermina
- koilarakada bi piper txorizero-mamia
- 4 koilarakada tomate-saltsa
- zizak
- 4-5 berakatz
- olio, gatza
Ebaki
berakatzak xerratan eta frjitu oliotan. Gehitu zizak laminetan
ebakita eta pipermina zati bitan (edo zati gehiagotan, zure
gustura). Utzi egiten su motelean. Zure gustura daudenean, gehitu
txorizeroa eta tomate-saltsa, eta utzi egiten tartetxo batez (dastatu
gatz puntua egiaztatzeko). Gehitu tripakiak eta mantendu su motelean
20 minutuz. Ahal dela, buztinezko lapikoan aterako dugu mahaira.
AJOARRIEROA
tipuleta
1
basukada
bat tomate-saltsa
pipermina
(aukeran)
oliba-olioa
gatza
Zatitu piper berdea eta pikilloak dado edo tiratan. Txikitu tipuleta. Zuritu berakatzat eta txikitu zure gustura. Berotu 4 koilarakada olio lapiko zapal eta zabal batean. Frijitu baratxuria eta, eginda dagoenean, gehitu piperrak eta tipuleta. Bota gatza zure gustura eta utzi egiten 15 minutuz su motelean. Gehitu toxorizero mamia eta egin beste 5 minutuz. Gehitu bakailaoa eta pipermina, eta egin su bizian minutu pare batez. Moteldu sua, gehitu tomate-saltsa eta egin 3 minutuz. Plater hau gozoago egoten da bezperan prestatuta.
oliba-olioa
gatza
Zatitu piper berdea eta pikilloak dado edo tiratan. Txikitu tipuleta. Zuritu berakatzat eta txikitu zure gustura. Berotu 4 koilarakada olio lapiko zapal eta zabal batean. Frijitu baratxuria eta, eginda dagoenean, gehitu piperrak eta tipuleta. Bota gatza zure gustura eta utzi egiten 15 minutuz su motelean. Gehitu toxorizero mamia eta egin beste 5 minutuz. Gehitu bakailaoa eta pipermina, eta egin su bizian minutu pare batez. Moteldu sua, gehitu tomate-saltsa eta egin 3 minutuz. Plater hau gozoago egoten da bezperan prestatuta.
DILISTA ENTSALADA
OSAGAIAK:
- Dilistak (egosiak eta xukatuak)
- York urdaiazpikoa dadotan (indioilar paparra edo txerri-ukondoa ere erabil daiteke)
- Tomate handi bat entsaladarako (dadotan)
- Perrexila
- Ozpin-pepinoak,
txiki -txiki eginda
- 2 koilarakada maionesa
- Mostaza-pikor batzuk
- Oliba olioa
- sagardo-ozpina
- Gatza eta piperbeltza
Nahasi osagai
hauek entsalada-ontzi batean: dilistak, york urdaiazpikoa, tomatea, perrexila
eta ozpin-pepinoak.
SALTSA: Katilu
batean, gatza eta piperbeltza jarriko ditugu ozpinarekin. Oliba olioa gehituko
diogu zurrusta finean, eta sardexkarekin joko dugu. Maionesa eta mostaza ere
gehituko ditugu.
Prestatutako saltsa honekin maneatuko ditugu dilistak.
Prestatutako saltsa honekin maneatuko ditugu dilistak.
DILISTA ETA LANGOSTINO ENTSALADA
OSAGAIAK (4
pertsona)
- 200 gr dilista (egosiak eta xukatuak)
- 8 langostino
- 12 berakatz (freskoak)
- 8 esparrago
- Azenario arraspatua
- borraja egosia
- 75 gr irin
- Módena ozpina
- Oliba olioa
- gatza
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhJdrK4ovatCiTVU_1hg-zXNpsJu6dAkshK8Mg-6XiUdcwLmGhkkVP26SfeWKHhrj_TGsG7Nfjr30ARWr-B-W0BUrdMHdfRAYblbmCKiF0Fr8qYC_1t0fAT3sYeP4K0ddUT8k5hvDjzyaep/s1600/dilista+entsalada+2.jpg)
Zatitu
berakatzak eta frijitu zartagin batean. Kendu muturra esparragoei (gorde
muturrak geroko) eta zatitu. Zuritu langostinoak (ez bota azala eta buruak) eta
zatitu erditik, luzetara. Nahasi irina eta ur hotza, eta igurtzi langostinoak.
Frijitu zartagin batean olio nahikotxorekin. Ipini sukalderako paperean olioa
gal dezaten.
SALTSA: Frijitu
langostinoen azala eta buruak olio pixka batean. Ipini iragaztontzi batean eta
zapaldu ondo zukua ateratzeko. Gehitu olioa eta ozpina eta ondo nahasi. Behar
izanez gero, bota gatza. Gorde geroko.
Nahasi dilistak,
berakatzak, esparragoak, azenarioa eta borraja. Ipini gainean langostinoak eta
esparrago-muturrak, eta maneatu entsalada egindako saltsarekin.
DILISTA
ETA ARROZ HANBURGESAK
OSAGAIAK (4 pertsona)
- 200 gr lenteja (egosiak)
- 200 gr arroz (egosia)
- Tipuleta 1
- Azenario 1
- tomate-saltsa
- Oliba olioa
- gatza
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiydShCtVzYoQzALPDlCIDVYVfnJLCH8VVPs3bGjlxVIbohOB6Ld6DOmYJsD80SwgtHkD2QOjdoEImzsHgly9UnAfW3S1X1KFMaDpdkOpnMARS1kgIRb_aqILsF63tDloieouiI1Xb7YdHv/s1600/dilista+hanburgesa.jpg)
TRES DELICIAS ARROZA
Osagaiak (2 pertsonarentzat)
200 gr arroz (hobe ale luzea)
150 gr ganba zurituta
50 gr ilar
Xerra 2 york
Arrautza 2
2 koilarakada soja saltsa
Koilarakadatxo 1 azukre
Oliba olioa
Gatza
Egosi arroza ohi bezala. Pasatu ur
hotzean eta utzi ura galtzen iragaztontzi batean.
Ipini ura berotzen. Irakiten hasten
denean, gehitu azenario osoa zurituta. Bota gatza eta egosi 10 minutuz. Utzi
epeltzen eta ebaki dadotan.
Irabiatu arrautzak, bota gatza eta
azukrea, eta egin tortilla bat tolestu barik zartagin batean. Utzi epeltzen eta
ebaki tiratan.
Ebaki york xerrak tiratan.
Ipini zartagin handi bat sutan 5
koilarakada oliba oliorekin. Gehitu ganbak eta frijitu 3 minutuz. Gehitu arroza
eta soja. Ondo nahasi eta frijitu minutu batez. Gehitu gainerako osagaiak
(tortilla, york, ilarrak eta azenarioa). Nahasi pixka bat eta mahaira!
ARROZ TORTILLA
Osagaiak
•
Tipula
•
Berakatza
•
Arrautzak
•
Perrexila,
piperbeltza
•
Gatza
•
4
xerra hirugihar
•
4
xerra gazta
Frijitu
tipula eta berakatza ondo txikituta. Utzi hozten. Egin lau erroilu hirugihar
eta gazta xerra banarekin eta gorde geroko. Irabiatu arrautzak gatza eta
piperbeltzarekin. Gehitu perrexila, arroza eta frijitu duzun tipula. Berotu
zartagina olio pixka batekin eta bota nahasketa. Ipini erroilu bat tortillaren
laurden bakoitzean. Utzi egiten buelta emateko prest egon arte. Eman buelta eta
egin tortilla zure gustura egon arte. Bero zerbitzatu.
ARROZ ETA HEGALUZE-PASTEL HOTZA
Osagaiak
1/2 kg arroz zuri, egosia
300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua
250 g maionesa
6 pikillo piper, tiratan moztua
2 eskukada oliba beltz eta berde (ahal dala, hezurrik gabe)
Arroza uretan egosiko dugu gatz, olio apur bat eta baratxuri ale batzuekin, 15 bat minutuz. Uretan pasatuko dugu almidoia kendu eta freskatzeko, eta egoste-puntuari euts diezaion. Utzi xukatzen tartetxo batez.
Aluminio edo film paperaz estaliko dugu plum-cake motako molde eder bat. Arroz geruza bat hedatuko dugu hondoan, eta hegaluze txikituaz hornituriko beste bat haren gainean (eskuz zanpatuko dugu hegaluze txikitua, harro ez dadin). Beste geruza trinko bat gaineratuko dugu ondoren, arroza oraingoan ere, eta hegaluzearen txanda izango da hurren. Txandaka beteko dugu, beraz, moldea, eta arrozarena izango da azken geruza. Ongi estutu behar ditugu geruzak, moldea kendu ostean jakia trinko ager dadin.
2 orduz edukiko dugu moldea hozkailuan, ongi tapatua, usainik ez hartzeko.
Pastela aurkeztuko dugun erretiluan kenduko diogu moldea pastelari.
Maionesaz estaliko dugu ondoren oso-osorik eta pikillo tirez eta bitan zatituriko olibez apainduko dugu pastela.
Entsalada batekin aurkeztuko dugu pastela. Jaki freskoa da hau, oso egokia udako edozein egunetarako. Bezperan egin dezakegu pastela eta hondartzatik itzultzean jan. On egin!
....
HEGALUZEA EDO ATUNA SAGARDOTAN
Mahai-lagunak:
4 lagun
Osagaiak
Prestaketa
Moztu arraina zatitan edo xerratan,
eta gorritu zartagin batean olio apur batekin, baina barrua
egin-arina gera dadila. Erreserbatu.
Zartagin batean, egin tipula eta baratxuri txikituak; gorritzen hastean, bota tomate gordina txikituta, azalik eta hazirik gabe, eta egin 10 minutuz, lehortu artean. Bota koilarakada bat irin.
Bota sagardoa eta urritzen utzi (nahi bada, egindako tomatea eta pipermina bota liteke).
Saltsa loditzean, sartu arraina, berotu eta zerbitzatu.
Zartagin batean, egin tipula eta baratxuri txikituak; gorritzen hastean, bota tomate gordina txikituta, azalik eta hazirik gabe, eta egin 10 minutuz, lehortu artean. Bota koilarakada bat irin.
Bota sagardoa eta urritzen utzi (nahi bada, egindako tomatea eta pipermina bota liteke).
Saltsa loditzean, sartu arraina, berotu eta zerbitzatu.
...
LUKAINKA, TXISTORRA edo TXORIZOA SAGARDOTAN
Mahai-lagunak:
4 lagun
Osagaiak
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEimWyqtd64EsDxaoks07tWzygwvBv4SmGk7tmZoIqbratYyiynbCBp6T18wmTFXTgp0njczzwhRShuuWIpt3kphoxbpYtqUWCAJbTXbnc8wu0AvnbUS7axnxGw3jJo2i-l9K_fV-v5cGo0g/s1600/txorizoa.png)
-Olio pitin bat.
-Basokada sagardo.
Prestaketa
Zatitan moztu eta frijitu bat eman olio tanta batekin, gorritu arte.
Kendu olioa eta bota sagardoa erabat estali gabe (erdiraino edo gutxixeago). Egosi 3 minutuz. Bero jan.
...
...
AHATE-PERNILE ENTSALADA, AHUNTZ-GAZTA ETA BASAFRUITU OZPIN-OLIOAGAZ
OSAGAIAK:
- letxuga (arrunta edo mota batzuetakoak)
- pakete 1 ahate-pernile xerratan
- Cherry tomateak
- ahuntz-gazta
- 3 neurri oliba olioa + neurri 1 ozpin balsamikoa
- koilarada 1 ezti
- basafruituak (arabiak, masustak, mugurdiak, eta abar)
- gatzaEstali plater edo azpil bat letxugagaz. Gehitu pernilea, letxuga zatien artean erdi ostenduta itxiz. Gehitu tomateak erditik ebagita. Gehitu intxaurrak.Olio-ozpina egiteko: nahasi olioa eta ozpina eztiagaz eskuko irabiagailu baten laguntzagaz. Ondo nahasita dagoenean, bota gatza eta gehitu basafruituak. Ondu entsalada prestatutako olio-ozpinagaz eta amaitu prestaketa gazta gehituz dadotan....
AHATE-HEGOAK SAGARDOTAN
OSAGAIAK BURUKO:
- sagardoa (basu erdia)
- txalota 2
- 100 gr txanpiñoi (xerratan)
- perrexila, piperbaltza eta gatza
Txikitu txalotak. Ipini zartagin bat su
motelean eta gehitu koilarada bat ahate-koipe (hegoakaz datorrena).
Gehitu txalotak eta “izerditu” erre barik. Kolorea hartzen hasten
danean, gehitu txanpiñoiak xerratan eta erdi-prijidu. Jarraian,
gehitu hegoak eta egin minutu pare batez.
Gehitu sagardoa, gatza, piperbaltza eta
perrexila, eta itxi egiten su motelean 5-10 minutuz.
Zerbitzatzeko orduan, ipini hegoak
plateraren erdian eta txanpiñoiak inguruan.
...
SAGAR, MI CUIT ETA AHATE-PERNILEDUN
PINTXOA
OSAGAIAK:
sagar-konpota
ogi txigortua
mi cuit
ahate-pernilea xerratan
Zabaldu sagar-konpota ogiaren gainean.
Jarraian, ipini mi cuit xerratxo bat eta, gainean, pernilea. Eginda!
***Aholkua: mi cuit ondo ebagiteko,
busti aiztoa ur berotan.
...
EUSKAL PASTELA
OSAGAIAK
- OREAREN OSAGAIAK:
- 200 g gurin
- 250 g irin
- 2,5 g gatz
- 100 g almendra-hauts
- 175 g azukre
- 2,5 g legamia-hauts
- 2,5 g azukre (bainillatua)
- Arrautza handi bat
- KREMAREN OSAGAIAK:
- 400 g esne
- 200 g esnegain
- 30 g azukre
- 30 g irin
- 2 arrautza handi
- 100 g azukre (bainillatua)
- Ron pitin bat
- Laranja azal birrindua, apur bat
ERREZETA
OREA EGITEKO:
Irina, gatza, almendra-hautsa, azukreak eta legamia ipiniko ditugu katilu
batean. Ondo nahasi eta gurina erantsiko dugu, dadotan moztua, bigun xamar.
Ondo nahasiko dugu guztia, atzamar puntekin. Arrautza erantsiko dugu ondoren.
Ondo oratuko dugu guztia, egoki batu arte. Hozkailuan edukiko dugu orea, krema
egin bitartean.
KREMA EGITEKO: Lapiko batean, esnegaina, esnea, laranja azal birrindua eta azukre bainillatua su eztian egosten jarriko ditugu. Katilu batean arrautzak azukrearekin irabiatuko ditugu hainbat minututan, nahastura loditu eta kolore zuria hartu arte. Irina erantsiko diogu ondoren. Arrautzen gainean esne irakina isuriko dugu; nahasi eta krema hau sutan jarriko dugu egosten, eragiteari utzi gabe. Irakin hasi orduko, rona gehitu eta minutu pare batez mantenduko dugu su gainean. Gero, hozkailuan gordeko dugu krema.
PASTIZA EGITEKO: Gurin bigunez eta azukrez 22 cm-ko diametro eta 4 cm-ko altuerako molde bat estaliko dugu (gutxi gorabeherakoak dira neurri hauek). Orearen erdia arrabol batez zabaldu eta moldean egokituko dugu, ondo estutuz, ertzetik hainbat cm gaindi ditzan. Krema hotza isuriko dugu ondoren orearen gainean, ondo zabalduaz, zirrikiturik geldi ez dadin bete gabe. Orearen beste erdia zabalduko dugu ondoren kremaren gainean. Egokitu eta estutuz itxiko ditugu ertzak.
Irabiatutako arrautza batez margotuko dugu gainazala, labetik ateratakoan kolore gorri erakargarri bat izan dezan. Pastiza labean sartuko dugu ( 170º-ko tenperatura / 45 bat minutu). Epeltzen utzi eta epel edo giroko tenperaturan jango dugu euskal pastiza.
KREMA EGITEKO: Lapiko batean, esnegaina, esnea, laranja azal birrindua eta azukre bainillatua su eztian egosten jarriko ditugu. Katilu batean arrautzak azukrearekin irabiatuko ditugu hainbat minututan, nahastura loditu eta kolore zuria hartu arte. Irina erantsiko diogu ondoren. Arrautzen gainean esne irakina isuriko dugu; nahasi eta krema hau sutan jarriko dugu egosten, eragiteari utzi gabe. Irakin hasi orduko, rona gehitu eta minutu pare batez mantenduko dugu su gainean. Gero, hozkailuan gordeko dugu krema.
PASTIZA EGITEKO: Gurin bigunez eta azukrez 22 cm-ko diametro eta 4 cm-ko altuerako molde bat estaliko dugu (gutxi gorabeherakoak dira neurri hauek). Orearen erdia arrabol batez zabaldu eta moldean egokituko dugu, ondo estutuz, ertzetik hainbat cm gaindi ditzan. Krema hotza isuriko dugu ondoren orearen gainean, ondo zabalduaz, zirrikiturik geldi ez dadin bete gabe. Orearen beste erdia zabalduko dugu ondoren kremaren gainean. Egokitu eta estutuz itxiko ditugu ertzak.
Irabiatutako arrautza batez margotuko dugu gainazala, labetik ateratakoan kolore gorri erakargarri bat izan dezan. Pastiza labean sartuko dugu ( 170º-ko tenperatura / 45 bat minutu). Epeltzen utzi eta epel edo giroko tenperaturan jango dugu euskal pastiza.
...
SARRIENA ENTSALADA
OSAGAIAK:
- Pikillo piperrak
- Letxuga
- Azenario arraspatua
- Leka egosiak
- Patata egosiak
- Ozpinetako pepinoak
- Atuna edo hegaluzea oliotan
- Arrautza egosiak
- Piper berdea txirrindola mehetan
- Oliba beltzak
ELABORAZIOA
Azpil zabal baten (edo bakoitzaren platerean),
ipini letxuga zatiak, azenarioa, lekak, arrautza zatituta eta patatak
txirrindoletan.
Zatitu piper berdea txirrindola mehetan eta
zabaldu entsaladaren gainean. Gaineratu atuna eta olibak.
Txikitu pikilloak eta pepinoak, eta prestatu
ozpin-olioa gatza, ozpina eta oliba olioarekin.
Ondu entsalada mahairatu orduan.
...
Antxoa-pintxoa gazta eta piperrekin
Elaborazioa :
Hasteko, tomatea txikitu eta, ondoren, xigortutako ogi-xerra tomateaz igurtziko dugu. Jarraian, gazta zati mehea jarri gainean.
Geroago, piper berdea eta pikillo piperra gehitu (tiratan zatituta), olio pitin batekin zartaginean apur bat erre ostean.
Azkenik, antxoa bat jarri piperren gainean, pintxoaren erdialdean.
Geroago, piper berdea eta pikillo piperra gehitu (tiratan zatituta), olio pitin batekin zartaginean apur bat erre ostean.
Azkenik, antxoa bat jarri piperren gainean, pintxoaren erdialdean.
(Iturria: Gazte Aukera)
ze gozoaaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!
ErantzunEzabatuBai, ezta? Gauza bera pentsetan dot neuk be! ;)
ErantzunEzabatu