Gure eskaparateak Eguberriz jantzi doguz! Eta barruko aldea, ohiko gauza
gozoez gain, Euskal Herrian zehar topetan doguzan artisauen lanakaz be
bete dogu, opari polit eta originalak eskuratzeko aukerea izan daizuen.
Guzti-guztiak dedikazio handiz eginda! Gabonetako opariak erosteko
orduan, izan daitezala gure artisauak Olentzerok banatuko dauzen
erregaluen egileak!
2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena
2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea
AZKEN SARRERA
Gaurkoan Eneko Unzalu bitxigilearen lana erakutsi gura deutsuegu. Eneko
apur bat gehiago ezagututeko, hona hemen blog batean topau dogun berari
buruzko aitamentxoa.
"Forestal ikasi eta bitxigile amaitu du Enekok, baina burua betidanik basoan izan duen gizon honek bere bitxietan irudikatzen du naturari dion maitasuna. Testuretan edo naturako egituretan izaten du abiapuntua. Zerbait gustoko duenean, bere tailerrera ideia horrekin abiatu eta materialarekin hasten da lanean. Hau da bere lanaren hasiera, testura egokia sortu. Ez du marrazkirik egiten eta formaren lanketa honek helmuga desberdinetara eramateko gaitasuna dauka, ideia batekin hasi eta beharbada beste ideia batekin amaitu"
https://www.facebook.com/zazpihaizetara.arratia/?fref=ts

2015(e)ko azaroaren 22(a), igandea
AZKEN SARRERA
KILIKEN aterkiak barriro gure artean!
Bai, KILIKEN aterkiak Zazpi Haizetarara heldu dira, baina, iaz lez, aurten be kopuru mugatua dekogu. Beraz, aurrekoan KILIKEN barik gelditu bazinen, oraintxe dekozu aukerea aterki polit eta original honeetako bat eskuratzeko, 15 modeloren artean!
*** Argazkietan: Irati / Eguzkilore / GorbeiaBai, KILIKEN aterkiak Zazpi Haizetarara heldu dira, baina, iaz lez, aurten be kopuru mugatua dekogu. Beraz, aurrekoan KILIKEN barik gelditu bazinen, oraintxe dekozu aukerea aterki polit eta original honeetako bat eskuratzeko, 15 modeloren artean!
2015(e)ko azaroaren 15(a), igandea
2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna
AZKEN SARRERA
Adi
arratiarrok!!! LARRETA esnekiak heldu dira Arratiara! Erdu dendara eta
probatu etxean egindako esneki paregabeak! Zazpi Haizetaran, poz-pozik,
ondoetorria emoten dotsagu gure filosofiagaz bat egiten dauen Larreta
baserriari!
Hona hemen informazio apur bat: "Larreta esnekiak Gipuzkoako Orendain herrian kokaturiko Larreta baserrian produzitzen diren jogurt, izozki eta gaztak dira. Fruitu eta osagai naturalenekin, Larreta esnekiak transgenikorik gabe elikatutako behi esnearekin egiten dira eta erabat artisauak dira.
Larreta baserriko biztanleak beti izan dute baserria lanbide eta beti egin dute lan esnearen produkzioan. 2014. urtean esnearekin jogurtak, izozkiak eta gaztak egiten hasi dira eta hauek zuzenean banatu eta merkaturatzen dituzte".

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)