Basoko iratxoek hartu daurie gure eskaparatea eta, eurekaz
batera, orbelak, intxurrek, gaztainak eta euren perretxiko edo onddo-etxea ekarri
dauriez!
Perretxiko edo onddoz berbetan, hemen dekozue ZAZPI
HAIZETARAren eskaintza. Eta, zelan ez, hemen errezeta batzuk!
__________________
OTZARAK atala: gaurkotzea.
__________________
PINTATELAS: beste diseinu batzuk.
__________________
EUSKAL JANTZIA eta bere protagonistak.
__________________
OPARIAREN TXOKOA atondu dogu gure denda-ostean. Bertan, norberarentzako zein oparia egiteko ideiak topauko dozuez. Eta dena Euskal Herrian eginda!
Beraz, badakizue! Gonbidatuta zagozie gure artisauen sormena ikustera! Kafea, gure kontu! ;)
Hona hemen bertan topau daikezuez artikulu batzuk aurrerapen gisa! Gozatu!
__________________
GORBEIA SUZIEN eta AREATZAKO EUSKAL JAIAN egongo gara!!!
Bai, hilaren 18an eta 25ean Zeanin eta Areatzan egongo gara gure produktuakaz.
Hauxe dozue Gorbea Suzien-eko antolatzaileek egin deuskuen enkargua.
Ea Zeanin zein Areatzan eguraldi ona lagun dekogun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina