JAKIAK: Zein arrautza mota kontsumitzen dozu?
OTZARAK: Beti arrakastatsua dan oparia!
ERREZETAK: Gozoak eta azkarrak!
EUSKAL JANTZIAK: Gotzone, Matxalen eta Izer euren euskal jantziakaz! (argazkiak hemen)
ARTISAUTZA: Gero eta eskaintza zabalagoa! ;)
ERITXIA: Barri tristea.
Holango barriak benetan tristetu egiten gaitue. Badirudi, barriro be, gu
“elikatuz” aberasten diran kate handiak marrazo aseezinen pareko
portaera erakusten dabela. Jokoa da ea harrapakina (hau da,
kontsumitzailea) nok harrapetan dauen, kosta ahala kosta.
Marrazo
biren helburua euren erosketak egiteko orduan tamaina handitu eta
prezioak merketzea ei da beste marrazo baten kontra burrukatzeko.
Zentzubako borroka honek, baina, ingurugirorako jasangarria ez dan
gehiegizko produkzioa bultzatzea dakar,
ekoizleei ahalik eta gitxien ordainduz, edo beste herrialde batzuetatik
inportatzen dabezan hainbat produkturen kasuan, langileei soldata
ziztrinak ezarriz.
Berba batez, marrazo honeek, eta beste batzuk,
inposatzen deuskuen natura eta pertsonekiko eredu injustu honek kontsumo
arduratsu eta jasangarritik urrundu egiten gaitu. Bai, egia esan, barri
tristea da.